Diario Vasco

«Hizkuntza politika berri eta ausarta» eskatu dute Iparralderako

«Hizkuntza politika berri eta ausarta» eskatu dute Iparralderako
  • Adierazpen bateratua egin zuten Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak, Baionan egindako Jagon Jardunaldiaren baitan

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Ipar Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera gogoetatu eta aztertu zuten Baionako Euskal Museoan larunbatean Euskaltzaindiak antulatutako Jagon Jardunaldian. Aurten, Euskal Konfederazioa izan du Akademiak bidelagun, eta Ipar Euskal Herriko hainbat gizarte eragile eta erakundeetako kideei ere eman zitzaien hitza, garai berri honetan euskararen geroa nola irudikatzen duten azal zezaten.

Jardunaldia profitatuz, adierazpen bateratua egin dute Euskaltzaindiak eta Euskal Konfederazioak, «Ipar Euskal Herrian euskara galzoritik atera eta indarberritze-bidean paratzeko» lerro ezinbestekoak seinalatuz. Frantziako Estatuan hizkuntzek bizi duten «egoera kezkagarria» salatu zuten bi erakundeek, eta 2006tik egindako ahalegin guztiak ahulegiak izan direla ikusita, egoera iraultzeko «gaurdanik politika berri eta ausarta» egiten hastea proposatu zuten, hots, «transmisioan, erabileran, motibazioan eta corpusean positiboki eragitea».

Hizkuntza politika eraginkor hori zutik jartzeko, «erakunde publiko guztiak engaiatzea eta arduraz jokatzea» nahitaezkoa dela esan dute, eta 2017an Ipar Euskal Herrian izango den erakunde aldaketaren aurrean prest eta erne egotea gomendatu, «garai ezin egokiagoa baita» hizkuntza politika berriari ekiteko.

Eskumenen alorrean ere ausart jokatu behar dela esan dute Akademiak eta Euskal Konfederazioak, funtsezkoak diren puntu batzuk azpimarratu dituztela. Lehen eta behin, «sortzen den mementotik beretik hasita, Elkargoaren estatutuetan euskararen hizkuntza-eskumena jasotzea»; «Korsikan, Bretainian eta Ipar Katalunian egin bezala, Ipar Euskal Herrian ere euskarari nolabaiteko izaera ofiziala aitortzea» eta «baliabide aski paratzea eta hizkuntza politikarako aurrekontu propioa bideratzea».

«Oinarrizko hiru erabaki hauek hartu ondoan, Euskal Elkargoa hizkuntza politika eraginkorra diseinatzen, lantzen eta garatzen hasi ahalko da», gaineratu dute bi erakundeek, betiere «beste erakundeekin elkarlan estuan arituz». Horretarako, «zenbait alorretan hautemandako blokeatze-egoerak gainditu eta aitzinamendu berriak ematea» ezinbestekoa izango dela aitortu dute, «hala nola, irakaskuntza arruntean, helduen irakaskuntzan, hedabideetan, aisialdian, ikasmaterialetan, alor sozioekonomikoan, bizitza publikoan, euskararen erabileran eta hizkuntzaren kalitatean», gehienbat.

Aro berriaren aurrean, erronka ez da edonolakoa, baina, halarik ere, Euskaltzaindia eta Euskal Konfederazioa segur dira desafioa «gainditzeko modukoa dela, eta euskara galzoritik atera eta indarberritze-bidean jauzia egiteko parada» dagoela.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate