Diario Vasco

Eskola ekipamendu eta materialak sagarrondoen truke

Eskola ekipamendu eta materialak sagarrondoen truke
  • UEU eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoa elkarlanean arituko dira

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

UEUk bat egin du Baionako Bernat Etxepare lizeoak abian duen "Hazten gaitu, hazten dugu" kanpainarekin. Honen bidez, lizeo berriarentzat ekipamendu eta materialak lortu nahi dira sagarrondoak salduz. Bernat Etxepare lizeoa da Ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra, eta UEU ere euskarazko unibertsitate proiektu euskalduna izanik, bidelagun izatea erabaki du kanpainaren zabalkundean lagunduz eta ekarpena eginez.

Iñaki Alegriak, UEUko zuzendariak, kanpaina honekin bat egiteko arrazoiak eman ditu: "Bernat Etxepare lizeoa Ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra da. UEU ere Ipar Euskal Herrian sortu zen, eta nazio mailako euskarazko unibertsitate proiektua da. Ipar Euskal Herrian euskararen egoera zein den kontuan hartuta, eta bakarra izanda, Etxepare lizeoaren egitekoa izugarri garrantzitsua da. UEUk ia 45 urte daramatza Ipar Euskal Herrian euskarazko formakuntza eskaintzen, eta alor akademikoan lanean ari diren erakunde eta elkarteekin elkarlana sustatzen saiatzen gara ditugun baliabideei ahalik eta etekin handiena ateraz. Kanpainaz gain ordea, UEUrentzat oso garrantzitsua da unibertsitatera salto egitear dauden gazte horiei UEUren proiektua aurkeztea eta bertan ekarpenak egiteko aukera eskaintzea, euskarazko eskaintza Ipar Euskal Herrian indartzeko”.

Hélène Charritton, Lizeoko zuzendariak, lizeoaren nondik norakoak azaldu ditu: “Euskarazko heziketan Bernat Etxepare lizeoa da ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra. Honek erran nahi du Iparraldeko edozein txokotako ikasle batek euskaraz gauzatu nahi baditu bere ikasketak Baionako lizeora heldu behar duela. 260 ikasle ditugu ikasturte honetan (Lapurdi kostatik 107 ikasle, Lapurdi Barnekaldetik 93 ikasle, Baxe Nafarroa Xiberutik 60), 30 irakasle eta 20 langile”.

Estelle Gognik, kanpainako arduradunak azaldu du: “Gure kulturan zuhaitzak eta bereziki sagarrondoak izan duen eta duen garrantzia ikusiz, sinbolo gisa hautatu dugu kanpainarendako: praktikoki sagarrondoak saltzeko, bainan ere sinbolikoki mezua pasarazteko. Sagarrondoak, euskara, ikastola eta Lizeoa irudikatzen ditu. Irudi zentral horri ideia eta balore frango lotzen dizkiogu. Euskarak, lizeoak, hazten, hezten, handitzen, zaintzen gaitu baina guk ere haiek: eten gabe elgar elikatzen dugu. Sagarrondoak ziklo osoa du, ikastolako ikasprozesuak duen bezala, etengabe indarberritzen dena, heziketa bezala. Sagarrondoak salduko ditugu lagundu nahi gaituzten jende guzieri”.

Nola lagundu?

UEUk Euskararen sagardian bere txokoa edukitzeko asmoa dauka, eta hori dela eta bere bazkideen artean ekarpenak jasotzeko kanpaina abiatu du. Era berean, gizarte osoari dei egiten dio kanpaina zabaldu eta bere alde beraien ekarpena egin dezaten. Horretarako UEUk bi kontu korronte prest ditu nahi duen orok kanpaina honetan nahi duen laguntza eman dezan (izena eta abizena eta LIZEOA jarri behar da):

Credit Mutuel: FR76 1027 8022 7700 0508 6224 057

Laboral Kutxa: ES16 3035 0019 99 0190700210

Kanpainaren berri zehatzagoak, webgunean.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate