Diario Vasco

Krisiak krisi, urtero %5eko hazkundea izan du Emunek

Eskuinaldean, Olatz Olaso zuzendari orokorra
Eskuinaldean, Olatz Olaso zuzendari orokorra
  • Aholkularitza-kooperatiba honek plan estrategiko berria onartu berri du

Plan estrategiko berria –2017-2020 eperako– onartu du Emun aholkularitza kooperatibak, lehengo astean egindako ezohiko batzarrean. Enpresentzako euskara-planak diseinatu eta garatzea izan da Emunen eginkizun nagusia, eta aurrerantzean ere hala izango da, baina erabaki dute beste arlo batzuk ere lantzea.

Zuzendari orokorra, Olatz Olaso (Bergara, 1977)pozik azaldu da, kooperatiba urtean %5 hazi delako, batez beste, aurreko ziklo estrategikoan, 2013-2016koan.

Olasok nabarmendu du 2020ra bitartean Emunek pertsona berritzaile eta ekintzaileak beharko dituela eta azpimarratu du taldearen indarra eta inplikazioa ezinbestekoa izango direla eskuartean dituen erronkei aurre egiteko.

Emun 1997an sortu zen lan mundua euskalduntzeko helburuaz eta gaur egun, euskaltzaletasun integratzailean ardazturiko hizkuntza, kultura, aniztasun eta parte hartze aholkularitza eta zerbitzuak eskaintzen dituen 89 laguneko profesional taldea da.

Aurrerantzean honako hauek izango dira lan ildo nagusiak: Emun iraunkorra, gizarte eraldaketa, erantzun berritzaileak, bezero gogobete eta leialak, pertsona ekintzaile eta motibatuak.

Bestalde, Olasok onartu du oraindik ere oso enpresa gutxik lantzen dutela euskararen arloa, eta bide luzea dagoela egiteko. Gainera, krisi ekonomikoa dela eta beste lehentasun batzuk sortu dira enpresetan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate