Diario Vasco

Mallorcako hilerrian Gerra Zibileko 15 gorpu aurkitu ditu Aranzadiko lan taldeak

Paco Etxebarria Txaldatxurren, Lasarten, aurkikuntza bat azaltzen
Paco Etxebarria Txaldatxurren, Lasarten, aurkikuntza bat azaltzen / Txema
  • Uste dute desagertutako 100 pertsona ingururen gorpuzkinak aurkitzeko aukera dagoela

Lau fosa eta 15 gorpuzki aurkitu ditu Paco Etxeberriak gidatutako taldeak, 70 metro karratuko perimetro batean Porreresen, Mallorcan, hilerri munizipalean.

Hobia zabaldu ostean, hilabete inguru iraungo duten identifikazio lanak hasi dira, gorpuzkiak familiei itzulitakoan amaituko direnak. Hilerrian bertan, senitartekoen DNA frogak aztertu ahal izateko laborategi-guneak prestatu dituzte gainera, goizetik gauera eskuragarri izango dituztenak frogak egin nahi izanez gero.

Lantaldearen lehen ikerketek argitaratu dute biktima errepublikanoen arrastoak aurkitu dituztela. Berreskuratutako gorpuzkien artean beso, hanka eta bizkarrezurrak aurkitu dituzte, inolako orientazio edo kokapen zehatzik gabe, Gerra Zibilean eraildako biktimen gorpuak direla adierazten duena.

Bestalde, erailketak baieztatzen dituzten bala-zorroak ere aurkitu dituzte. Gainera, uste dute, ehun pertsona baino gehiagoren arrastoak aurkituko dituztela 15 gorpuzkiak dauden lur berean.

Paco Etxeberriak adierazi du Gerra Zibilaren aurreko ehorzketetako arrastoak ere aurkitu dituztela, "modu kristauan hobiratutako" arrastoek hala adierazi baitute, gorpuen orientazioaren bidez.

30 herri desberdinetako biktimak

Ikerketek adierazi dutenez, Porreresko fosan 30 herri baino gehiagoko biktimak aurkitu dituzte. Uste dute desagertutako 100 pertsona ingururen gorpuzkinak aurkitzeko aukera dagoela eta hala egitekotan, Balear uharteetako fosa handiena bilakatuko da Porrereskoa.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate