Diario Vasco

20. Korrika, «hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren jaia»

'Batzuk' da 20. Korrikaren leloa.
'Batzuk' da 20. Korrikaren leloa.
  • Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du 2017ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra, 1980ean euskararen aldeko lasterketa sortu zutenak omenduz

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado y mochilas para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 80%

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos de piel de diseño exclusivo.

Hasta 80%

Diseño y calidad en tu descanso

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Selección de marcas en moda íntima para hombre

Hasta 70%

Decora las ventanas de tu hogar con originales estores

Las mejores marcas a los mejores precios

Miss Sixty, Morellato y V&L

Hasta 80%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

20. Korrika datorren urteko martxoaren 30ean hasiko da Otxandion, eta Iruñean amaituko da apirilaren 9an. Bizkaitik Nafarroarako bidean Euskal Herri osoa korrituko du, egingo ditu milaka kilometro batzuk eta aterako ditu errepidera milaka eta milaka herritar. 1980. urtean lehen aldiz antolatu zenean eman zitzaizkion ezaugarriei eutsiko die AEKk antolatutako Korrikak baina, orain arteko edizio guztietan egin den bezala, unean uneko ezaugarriei egokituko zaie. Eta une honetako ezaugarria aniztasuna dela azpimarratu dute asteazken honetan Donostiako San Telmo museoan egin den aurkezpenean.

Aurreneko Korrika haren lekukoa gordetzen den tokian aurreratu dituzte 20. ezaugarri nagusiak Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak. AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak ere han izan dira; 20. Korrikaren mezu nagusia bideratuko duen leloa osatzen lagundu dute, 'Batzuk' hitza osatzen duten letra handi eta koloretsuak -eta ekitaldia barrualdean egin denean, argiztatutak- eskuetan eutsiz.

Mugikak esan du «aurreko Korrika amaitu zenetik euskaraz bizitzeko hautua irmoago dagoela euskal gizartean». Bere esanetan, euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea: «Horretan da AEKren urteotako zeregin nagusia».

«Dena den, oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak dira», adierazi du Mugikak. 'Batzuk' izango da Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. ‘Bat’ eta ‘zuk’ hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko: «Hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira». Asier Amondok azaldu du leloa: «Hizkuntza, Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz».

Korrikaren sortzaileak omenduko dituzte 20. edizioan. 1980. urtean jarri zen abian lehendabiziko Korrika eta, geroztik, «euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da», Amondoren hitzetan. Korrikak batu egiten duen ekimena dela nabarmendu du, eta irudi koloretsua erabiliko dute 20. edizioan, hori islatu nahian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate