Diario Vasco

'Mar Egeo' ur-azalean jartzeko lehiaketa

'Mar Egeo' ontzia sutan, 1992 urtean.
'Mar Egeo' ontzia sutan, 1992 urtean. / XURXO LOBATO
  • 1992an A Coruñan hondoratu zen petrolio-ontzia eta 1987an urperatutako zamaontzi bat berreskuratzeko lehiaketa deitu du Defentsa Ministerioak

'Casón' zamaontziak 29 urte daramatza urpean. 'Mar Egeo' petrolio-ontziak, berriz, 24. Biak daude A Coruñako uretan eta biek izan zituzten garai haietan oso aipatuak izan ziren istripuak. 'Casón'-ek Panamako bandera zeukan, eta produktu kimikoak zeramatzan sute baten ondorioz hondoratu zenean. Ontzian zihoazen 31 marineletatik 23 hil ziren istripuan, txinatarrak denak. Fisterrako Punta do Rostro delako muturarren pareko uretan hondoratu zen ontzia.

'Mar Egeo', berriz, bandera greziarra zeraman petrolio-ontzia zen. A Coruñako portutik gertu hondoratu zen, Eiras eta Robaleira muturren artean. Istripua 1992ko abenduaren 3an gertatu zen. Eguraldi oso txarra zuten, haizetsua eta ikuspen txikikoa. Barkuko kapitainaren bertsioaren arabera, itsas kolpe baten eragin zuen istripua. Merkantzia-ontziteriako Zuzendaritza Orokorraren bertsioaren arabera, berriz, maniobra txar batek eragin zuen istripua. Edonola ere, ontziak ez zuen jarraitu praktikoek finkatutako bidea, eta arroken kontra joan zen eta su hartu zuen. Ez zuen biktimarik eragin, baina 67.000 bat tona petrolio isuri zituen itsasora.

Orain, Defensa Ministerioak bi iragarki argitaratu ditu BOEn, eta enkantean atera ditu hondoratutako bi ontzi horiek ur-azalean jartzeko lanak. Onartutako eskaintzak 2017ko urtarrilaren 26an zabalduko dira.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate