Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
8 urteko txakur bat 50 urteko pertsona batekin aldera daiteke.
Adineko txakurrei ere eragiten dizkiete dementziek

Adineko txakurrei ere eragiten dizkiete dementziek

Zortzi urtetik gorakoen artean, bostetik batek pairatzen du gizakien alzheimerrarekin alderatu daitekeen gaixotasunen bat, Japonian egindako ikerketa baten arabera

El Diario Vasco

Miércoles, 2 de noviembre 2016, 11:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zortzi urtetik gorako zakurren %21ek dementzia zantzuak ematen dituzte, Tokioko Unibertsitateko irakasle Mami Irimajirik burututako ikerketaren arabera. Adin horretako txakur bat 50 urteko pertsona batekin pareka daiteke, eta txakurretan antzematen diren dementziak, berriz, gizakiaren alzheimerraren antzekoak direla adierazi du ikerlariak. Azpimarratu du, gainera, sintomak dituzten txakurren %17 baino ez dituztela eramaten albaitariarengana eta, horrenbestez, ez dutela inolako tratamendurik jasotzen.

Dementziaren zantzutzat har daitezkeen sintomen artean honakoak aipatu ditu : loaldia eta esna-aldia nahastea eta, horrenbestez, gauez zaunka egitea; agresibitatearen areagotzea; eseritzeko gaitasuna galtzea; euren beharrak egiteko zituzten ohiturak ahaztea...

Arazoa garaiz antzematen bada, azaldu du Irimajirik, baretu egin daitezke sintomak, besteak beste txakurren elikadura eta bizitzeko modua aldatuz. Gaixotasuna aurreratuta baldin badago, inhibitzaileak eta lasaigarriak dira erremedio bakarra.

Joan den otsailean, London Schoool of Economics eta Edinburgoko Unibertsitateak elkarrekin egindako ikerketa batek antzeko ondorioak plazaratu zituen. 'A general intelligence factor in dogs' ikerketaren oinarrizko tesia zen txakurrengan ere antzematen dela inteligentzia, eta neurgarria dela. 'Intelligence' aldizkarian argitara emandako ikerketak zioen, halaber, txakurrek eta gizakiek modo oso antzekoak pairatzen dituztela dementziak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios