Diario Vasco

Japoniako enbaxada turistikoa

Iaz 19.187 japoniar etorri ziren Euskadira.
Iaz 19.187 japoniar etorri ziren Euskadira. / VICENS JIMÉNEZ
  • EAEko baliabide turistiko nagusiak ezagutuko dituzte hurrengo egunetan herrialde hartako bidaia agentzia garrantzitsuenetako baten ordezkariek

H.I.S. Japoniako bidaia agentzia garrantzitsuenetarikoaren bidaia planifikazio arduraduna eta agentziako argazkilari eta bloggerra Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) bisitatuko dute datorren astean, eta bertako turismo baliabiderik aipagarrienak ikusiko dituzte, gertutik ezagutzeko eta, ondoren, euren katalogoetan sartu eta bezeroei eskaintzeko.

Urriaren 31tik azaroaren 5era arte iraungo duen bidaia Eusko Jaurlaritzako Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek antolatu dute, lankidetzan.

H.I.S. agentziak Euskadirekiko agertu duen interesa euskal enpresa batek Japoniara bertako lan kooperatiba batzurekin harremanetan jartzeko asmoz egindako bidaia batean sortu zen, kooperatiba hauen hornitzailea baita aipatutako bidaia agentzia. H.I.S. agentziak EAE eta bere turismo eskaintza ezagutzeko interesa agertu zuen eta euskal enpresak Eusko Jaurlaritzarekin bat egin zuen bidaia antolatzeko.

Bidaiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, Japonia gorabidean dagoen merkatua da Euskadirentzat. 2015ean, 19.187 bisitari etorri ziren EAEra eta 35.005 gaualdi egin zituzten hoteletan. Gainera, 2011-2015 aldian %113,4 igo da turista japoniarren kopurua. Batez ere, euskal kultura eta tradizioak eta gastronomia interesatzen zaizkio. Gaur egun, oso konexio onak daude Japonia eta Euskadiren artean nazioarteko aireportu europarren bidez.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate