Diario Vasco

Euskaraz egin ahal izango da lehen aldiz abokatutzarako proba

  • Zuzenbide ikasketak burutu dituzten 17 pertsonak egingo dute azkerketa euskaraz: 12 emakumek eta 5 gizonezkok

Aurreneko aldiz, abokatu gisa lan egin ahal izateko gainditu behar den proba gaztelania ez beste hizkuntza ofizialetan egin ahal izango da Espainiar estatuan. Estatu osoko 710 lagun saiatuko dira proba hori gainditzen larunbat honetan, 6 azterketa guneetan. EAEri dagokiona Bilboko Abokatuen Elkargoan kokatu dute, eta bertan 17 pertsonak baliatuko dute proba euskaraz egiteko aukera: 12 emakumek eta 5 gizonek.

Aukera hori Rafael Catalá Justizia ministroaren eta Josu Erkodera Herri Administrazio eta Justizia sailburuaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenak ahalbidetu du. Ana Agirre Justizia sailburuordeak azaldu duenez, «aurrerapauso handia da hizkuntz normalizazioan, lanbide juridikoetan euskaraz aritzeko aukera eskaintzen baitu». Horrez gain, «berri ona da, proba sortu zenetik Eusko Jaurlaritzak behin eta berriro egin duen aldarrikapena gauzatu baita».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate