Diario Vasco

Bost egunean, europar gutxik jarraitzen duten aholkua

Barazkiak, bertakoak badira hobe.
Barazkiak, bertakoak badira hobe. / MIKEL FRAILE
  • EBko zazpi biztanletik bakar batek jaten du egunero dieta orekaturako ezinbestekotzat jotzen den fruta eta barazki kopurua

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Moden, elikagaien industriaren komenentzien eta argitzen nekezak diren beste zenbait arrazoiren eraginez, etengabe ari dira aldatzen elikaduraren inguruko gomendioak. Bada bat, ordea, nahiko egonkorra: dieta orekatu eta osagungarriak egunean bost fruta eta barazki anoa jatea komeni dela dioen printzipioa. Munduko Osasun Erakundeak urteak daramatza egunero gutxienez bi talde horietako 400 gramo jan behar direla esaten, baina Europako biztanleek ez diote jaramon handirik egiten, Eurostat EBko estatistika zerbitzuak zabaldu berri dituen datuen arabera.

Zazpitik batek betetzen du zentzuzko arau dietetikotzat har daitekeen hori eta, beste muturrean, bada heren bat, hirutik bat alegia, egunak pasatzen dituena batere fruta eta barazkirik jan gabe. Europako Osasun Behaketatik hartutako datuek, bestalde, nabarmentzen dute herritarren hezkuntza mailak zerikusi zuzena duela elikagai osasungarri horien kontsumoarekin. Oro har, fruta eta barazki gehiago jaten dute goi mailako ikasketak dituztenek oinarrizko eta ertainetan gelditu zirenek baino, irizpide honen araberako alde handiak antzematen badira ere herrialde desberdinen artean. Errealitate horren atzean egon daitezke egoera ekonomikoari eta erosteko ahalmenari lotutako arrazoiak, bi elikagai multzo horiek ez badira ere erosketa-saskiko produktu garestienak.

Oro har, 15 urtetik gorako EBko biztanleen %15era ez da iristen behar bezain beste fruta eta barazki jaten dutenen kopurua. Aholkua ondoen jarraitzen dutenak Erresuma Batuko biztanleak dira, eta hor ere urruti daude... '5-egunean' kanpainari bete-betean atxikitzen zaizkion herritarrak, hain zuzen, %33 baino ez dira beste guztien gainetik dagoen Erresuma Batuan. Europa Ekialdeko bi herrialde daude fruta eta barazki gutxien kontsumitzen dituztenen buruan: Errumanian %3,5ek jarraitzen dute bakarrik aholkua, eta Bulgarian %4,4k.

Erresuma batuaren ondotik, Danimarka, Herbehereak, Portugal, Estonia, Malta, Zipre, Luxenburgo eta Frantzia daude bakarrik EBko batez bestekoaren gainetik. Espainiar estatua horren azpitik dabil, baita erosteko ahalmenari dagokionez goiko postuetan kokatu beharko liratekeen Alemania, Suedia edo Austria ere. Austria aberatsa, esate baterako, laugarrena izango litzateke zerrenda atzetik aurrera eginez gero. Edonola ere, egokitzat jotzen den kopuru hori alde batera utzita, bost anoa baino gutxiago jan arren frutari eta barazkiei egunero tartea egiten dieten biztanle ugari dituzte Greziak (%30), Espainiak (%25), Kroaziak eta Esloveniak (%27), Erresuma Batuak berak (%21) edota Portugalek (%20).

Espainiar estatuari dagokionez, %12k baino ez dituzte jaten bost fruta eta barazki anoa egunean; %62k diote batetik laura bitarteko kontsumoa dutela, eta %25 dira fruta eta barazkirik jan gabe egunak igarotzen dituztenak.

Emakumeek, gehiago

Oro har, hedatuagoa dago frutak eta barazkiak jateko ohitura ikasketa maila altua dutenen artean. EB osoko datuak aintzat hartuz, egunero bost anoa edo gehiago jaten dituztenen kopuruan zazpi puntuko aldea dago ikasketa mailaren arabera. Ohitura hori dutela diote goi mailako ikasketak dituztenen %19tik, eta %12ren ingurura jaisten da ehunekoa ikasketak maila ertainekoak edo oinarrizkoak badira.

Batez besteko kontsumoa altua denean ere eusten zaio diferentziari. Areagotu egiten dela esan daiteke, gaineera. Hala, Erresuma Batuan '5-egunean' horrekin bat egiten dutenen batez besteko kopurua %33koa izanik, EBko altuena, %40ra igotzen da ikasketa maila altua dutenen artean; %31ekoa da maila ertaineko ikasketak egin dituztenen artean eta %25eraino jaisten da ikasketak oinarrizkoak baldin badira. Aldea, beraz, ia 16 puntukoa da, nahiz eta ez dagoen Europa osoan datu horiek hobetzen dituen herrialderik. Sailkapen orokorrean bigarren dagoen Danimarkan ere gainerako herrialdeetan baino handiagoak dira ikasketa mailaren araberako diferentziak.

Badaude herrialde orekatuagoak, Espainia eta Frantzia, kasu. Hala, Espainiar estatuan bi puntukoa da aldea, oso txikia: %14tik %12ra doana. Fantzian ere txikia da, %14tik %17ra bitartekoa. Grezian, Portugalen, Alemanian eta Austrian ere txikian dira diferentziak. Edonola ere, herrialde bakar batean ere ez dute fruta eta barazki gehiago jaten oinarrizko ikasketak dituztenek gainerako multzoetan sailkatutako herritarren baino.

Sexua da beste aldagai garrantzitsu bat da, eta esan daiteke emakumeek gizonezkoek baino afizio handiagoa dietela fruta eta barazkiei. Irakaskuntza maila altua dutenen artean, bost anoa baino gehiago jaten dituzte egunean emakumeen %23,3k, eta ikasketa maila bereko gizonezkoen artean kopurua %14ra ez da iristen. Ikasketa mailan behera egin ahala, lausotu egiten dira diferentziak, baina ez dira ezabatzen. Ikasketa ertainak dituztenen artean behar bezainbeste fruta eta barazki jaten dituzten emakumeen kopurua %16koa da, eta %19ekoa gizonezkoena. Oinarrizko ikasketak dituztenen artean, berriz, %14 dira emakumeak, eta %10 gizonezkoak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate