Diario Vasco

Zarauztik Kortezubira galtzagorrien atzetik

Honelako txango ugari bildu dituzte gidan.
Honelako txango ugari bildu dituzte gidan.
  • Euskal mitologian oinarritutako ibilbideak proposatzen dituen liburuxka argitaratu du Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Mitologian oinarritutako liburuxka bat argitaratu du Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak, 'Izena badu, bada', Euskadi zenbait izaki mitologikoren eskutik ezagutzeko aukera eskaintzen duena. Basquetourren web gunean online kontsultatu edo PDF formatuan jaitsi daitekeen gidak sei ibilbide proposatzen ditu mitologiako pertsonaien ingurune geografikoan barrena, parajeak ez ezik pertsonaia horiek ere ezagutu ahal izateko.

Liburuxka edonork erabil badezake ere, 3.000 ale banatu dira Euskadiko ikastetxeetan. Izan ere, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Basquetourek elkarlana gauzatu dute ikasleek euskal mitologia eta pertsonaia mitologikoek sorrera-leku izan dituzten inguruneak hobeto ezagutu ditzaten.

Hasiera batean Euskadira iristen ziren bisitarientzat pentsatua sortu zen material didaktiko honek –euskal mitologia eta pertsonaia mitologikoak oinarri hartuta ibilbide turistikoak proposatzen baititu- pertsonaia mitologikoak eta euren inguruko kondairak sortu ziren zenbait eskualde ezagutzeko aukera emango die ikasleei. Zehazki, liburuak sei ibilbide jasotzen ditu, horietako bakoitza pertsonaia mitologiko bati lotua. Liburuak, gainera, Toti Martinez de Lezea idazleak idatziriko zenbait legenda ere jasotzen ditu.

Liburuak aurkezten dituen pertsonaia mitologikoak honako hauek dira:

Amari: Euskal kulturaren jainkosa da Amari, Mari, Amalur, gauza ororen sortzailea; ikusten dena eta ikusten ez dena, ona eta txarra, ezaguna eta ezezaguna. Eguzkiaren eta lurraren sortzailea izaki, naturaren indarrak kontrolatzen ditu.

Iratxoak: Txikiak, egonezinak, bihurriak, hiperaktiboak... Horrelakoxeak dira iratxoak. Itzelezko indarra duten eta galtza gorriekin ibiltzen diren jeinu ñimiñoak Galtzagorriak dira, leku batzuetan Familiarrak edo Mamarruak izenez ere ezagunak. Iratxo txiki horien jabeak orratzontzi batean gordetzen ditu. Beti daude prest agintzen zaien edozein zeregin betetzeko, nahiz eta ezinezko lanak izan.

Erraldoiak: Itzelezko indarra dute, mendi eta basoetan bizi eta, egun bakan batzuetan, haranera jaisten dira. Oldarkorrak direnez, zenbait lekutan herritarrak horien beldur dira. Besteetan, ostera, izaki onbera eta atseginak dira... Halakoxeak dira euskal erraldoiak. Kristautasuna heldu aurretik gure lurretan bizi ziren jentilek garia landatzera erakutsi ziguten, ehotzeko harria erabiltzera eta tresnak egiteko burdina urtzera.

Herensugeak: Dragoi ugari daude gure mendien barrunbeetan. Lurrazpian bizi eta kobazulo zein osinetatik irteten dira gainazalera. Batzuk dragoiaren itxura hartzen dute. Beste batzuk, aldiz, musker izugarriak dira. Suge erraldoia diruditenak ere badaude. Zazpi buru eta guzti izan ditzakete eta animaliez nahiz gizakiez elikatzen dira.

Sorginak: Gure herriko txoko askotan kontatzen dira sorginen istorioak. Araban, esaterako, 60 toki baino gehiagoren toponimiak sorginekin du zerikusia. Sorginzubi, Sorginarrate eta Sorginerreka adibide batzuk baino ez dira. Gizagaineko indarrak eta joera gaiztoak dituzte sorginek, eta Akerbeltz bihurtutako deabruaren agindupean daude.

Lamiak: Adats luze horidun emakume ederraren itxura hartu omen dute gehienetan. Mintz-itxurako hankak, ahatearenak bezalakoak, edo ahuntz-apatxak izan ditzakete. Halere, itsasotik gertu, itsaslaminaren itxura hartzen dute. Ura asko gustatzen zaie. Ibaiertz, urmael, erreketako ur geldi eta iturburuetan bizi dira, baina askotan kobazuloetan ere bai.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate