Diario Vasco

Ikastolen Elkarteak ez du bat egiten etziko greba deialdiarekin

  • Lomceren aurkako protestak «ez dio hezkuntza sistema propioaren eraikuntzari ekarpenik egiten, eta Estatuko hezkuntzaren logikari erantzuten dio», azaldu du

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

Ikastolen Elkarteak azaldu du ohar baten bidez ez duela bat egiten asteazken honetarako, hilak 26, hainbat eragilek deitu duten grebarekin. Hain zuzen ere, Euskadin ELA eta Steilas sindikatuek eta EHIGE eskola publikoko gurasoen elkarteak biltzen dituen federazioak ordubeteko lanuztea deitu dute Lomceren eta, zehazki, lege horrek finkatzen dituen errebalidak egitea ahalbidetzen duten dekretuak nahiz murrizketak salatzeko. CC OO eta UGT sindikatuek, euren aldetik, borroka eguna deitu dute, Lomceren eta Heziberriren kontrako protesta gisa.

Ikastolen Elkartearen ustez «deialdi hau espainiar Estatuko hezkuntza logikan kokatzen da, zehazki indar posizio bat eskuratu nahian, zenbait hezkuntza eragileren eta alderdiren partetik, Madrilen negoziatzen ari den eskola paktuari dagokionean, arlo instituzionalean ezjakintasuna nagusia den momentu hauetan». Hain zuzen ere, «greba deialdiak ez dio Hezkuntza sistema propioaren eraikuntzari ekarpenik egiten, eta Estatuko hezkuntzaren logikari erantzuten dio». Horregatik ez dute bat egiten Sindicato de Estudiantesek abiatu, CEAPAk babestu eta «azken egun hauetan, zenbait euskal hezkuntza eragileren» bultzada izan duen grebarekin.

«Paktu horrek, Madrildik etorri diren hezkuntza arloko gainontzeko lege organikoek bezala, ez dio ezer onik ekarriko gure herriari», azaldu du Ikastolen Elkarteak prentsa ohar baten bitartez, aldarrikatuz «Madrilek ezartzen digun markoa gainditu eta Euskal herrian behar eta nahi dugun Hezkuntza Sistema Propioa eraiki behar» dela.

«Lomceren aurka egon gara, gaude eta egongo gara. Zentralista, atzerakoi eta doktrinatzaile izateaz gainera, pedagogikoki ere, duela ehun urte geunden puntura garamatza. Gure eredu pedagogikotik kontrako muturrean dago», gogoratu dute ikastolek, baina uste dute beste bat dela lehentasuna: «Gaur egun gure hezkuntza sistemaren oinarrizko edukiaren eztabaidari heldu behar diogu, eta eztabaida soziala bultzatu. Eta eztabaida horretan erantzukizunez jokatu, erretratatuta geratuko baikara hartzen ditugun erabakietan, erakusten dugun jarreran, elkarlanerako eta adostasunerako dugun borondatean. Gai oso garrantzitsuak dira, eta, zorionez, gizartean ere eztabaidagai dira. Euskal jendartea Hezkuntzari begira jarria dago; arrazoi bat gehiago, sendoa gainera, guztiok dagokigun erantzukizunarekin, elkarlanarekin eta adostasunarekin jokatzeko».

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate