Diario Vasco

Hiru sare sozialetara konektatzen dira egunero gazteak

Ia etengabe daude gazteak sare sozialetara konektatuta.
Ia etengabe daude gazteak sare sozialetara konektatuta. / DV
  • EAEko 19-25 urte bitarteko biztanleek gehien erabiltzen dituzten sareak WhatsApp, Facebook, Instagram eta Youtube dira

15-29 urte bitarteko Euskadiko gazteen % 99k sare sozialen bat erabiltzen du, horietako %97,5ek egunero, Gazteen Euskal Behatokiak zabaldu duen txosten baten arabera. Eta ez dira batekin konformatzen. Batez beste, gazte bakoitzak lau sare sozial erabiltzen ditu, eta horietako hirutara konektatzen dira egunero. Dozena bat sare sozial zerrendatu badituzte ere, gehien konektatzen diren sare sozialak WhatsApp, Facebook, Instagram eta Youtube dira. Ondoren datoz Twitter, Snapchat eta Spotify, eta azkeneko multzoan, erabilera txikiena dutenen taldean, Ask.fm, Telegram, LinkedIn, Pinterest, Wattpad edo beste sare sozial batzuk (Line, Tumbrl, MySpace, Bebo eta Badoo…) daude.

Txostenak nabarmentzen du batez besteko datuak horiek badira ere alde handiak daudela sexuaren eta adinaren arabera. Oro har, neskek gehiago eta maizago erabiltzen dituzte harramenak izateko eta irudiak partekatzeko sareak (Facebook, Instagram, Snapchat, Pinterest…). Mutilek, berriz, gehiago erabiltzen dute Youtube, Twitter eta Telegram.

Gazteenak, Instagram zaleak

Sareen erabilera eta, horrenbestez, erabiltzailearen hautua, aldatu egiten da urteak bete ahala. 25-29 urte bitartekoak dira xede profesionala duen LinkedIn gehien erabiltzen dutenak, eta 20-24 urte bitartekoekin batera Facebook-era gehien konektatzen direnak. Hain zuzen ere, Facebook da (WhatsApp-aren atzetik) 20 urtekoek eta hortik gorakoek egunero gehien erabiltzen duten sare soziala. Bestalde, kolektiborik gazteena da, 15-19 urtekoen kasuan, Instagramegunero gehien konektatzen diren sare soziala. Esan behar da WhatsApp adin tarte guztietan dela nagusi.

Bi aldagi horiek, adina eta sexua, gurutzatzen badira, ikusten da 15 eta 19 urte bitarteko neskak dira sare sozialen 'kontsumitzaile' nagusiak, proposatutako hamabi sare sozialetik zazpitan dituzte konekzio portzentajerik altuenak: WhatsApp, Instagram, Snapchat, Twitter, Spotify, Ask.fm eta Wattpad. Twitter-en ere, oro har mutilek gehiago erabiltzen badute ere, analisia hau egin ondoren ikus dezakegu konekxio portzentajerik altuenak 15 eta 19 urte bitarteko neskeen artean azaltzen dira. Bestalde, Facebook-en erabiltzaileen profila 20 eta 24 urte bitarteko emakume batena da. Youtube-rena 15 eta 19 urte bitarteko mutil batena eta LinkedIn-ena 25-29 urteko gizon batena.

Esan bezala, eta 15-19 urtekoek zertxobait gehiago erabiltzen badituzte ere (3,4), EAEko gazteak 3 saretara konektatzen dira egunero, eta honakoa da gehien errepikatzen den konbinazioa: WhatsApp, Facebook eta Youtube. Gazteen % 23,5 hiru sareetara konektatzen da egunero.

Hurrengo konbinaziorik ohikoena, aurrekotik urruti samar gelditzen dena betiere, WhatsApp, Facebook eta Instagram da. WhatsApp, Facebook eta Twitter da hirugarren konbinaziorik erabiliena. Adinari erreparatzen zaio, eta kontuan hartzen badira soilik 20 urtetik beherakoak, gehien errepikatzen den konbinazioa hauxe da: WhatsApp, Instagram eta Snapchat.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate