Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Itsas lehoi bat, erreskaterako prest.
Itsas lehoiak erreskaterako eta kutsaduraren aurka borrokatzeko

Itsas lehoiak erreskaterako eta kutsaduraren aurka borrokatzeko

Entrenamenduetan duten trebezia eta ikasteko gaitasuna larrialdietarako erabiltzen diren txakurren parekoa omen da

El Diario Vasco

Sábado, 15 de octubre 2016, 10:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Itsas ugaztunak, itsasora guztiz egokituta egon arren lehorreko ohiturei eusten dieten animaliak, izaki bitxiak dira. Bitxiak, eta oso argiak. Ezaguna da izurdeen trebezia, batez ere militarrek aztertu eta ustiatu dutena, baina gainerako zetazeoek eta bestelako itsas ugaztunek ere badituzte aparteko abileziak eta, batez ere, ikasteko gaitasun handia. Eta militarrek ondotxo dakite hori: zenbait urtez baztertua egon ondoren, suspertzen ari da animalia horien erabilera militarra. Errusian, adibidez, izurdeak ez ezik itsas txakur edo fokak ere ari dira entrenatzen soldadutarako.

Espainiar estatuaren kasuan, Defentsa Ministerioak ostiral honetan, urriak 14, sinatu du hitzarmen bat Valentziako Oceanografic-ekin, bertako itsas-lehoiek erreskaterako eta itsas kutsaduraren aurkako borrokarako izan dezaketen gaitasuna aztertu eta lantzeko. Europako zentro ozeanografiko handiena den Oceanografic-ek, hain zuzen, itsas lehoi talde handi samarra du. Bertan sortutako aurreneko kumea ere jaio zitzaien joan den udan.

Orain, Espainiar armadarekin lankidetzan, trebakuntza berezia jasoko dute horietako zenbait animaliak. Azaldu dutenez, programa horren bidez aprobetxatu nahi dute itsas lehoiek daukaten ur uher eta sakonetan igeri egiteko gaitasuna, eta ikasteko kapazitate handia, adituek erreskaterako erabiltzen diren txakurrek dutenaren pare jartzen dutena. Argitu dute halaber programak ez duela berez xede militarrik, eta indar armatuen «salbamendurako gaitasuna» hobetzea duela helburu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios