Diario Vasco

Euskaltzaindiaren Hiztegia, paperean eta interneten

Ezkerretik eskuinera, Andres Urrutia, Leire Aragon, Andoni Sagarna eta Miriam Urkia.
Ezkerretik eskuinera, Andres Urrutia, Leire Aragon, Andoni Sagarna eta Miriam Urkia.
  • Berritua datorren bigarren edizioak 37.884 sarrera dauzka, 2012ko aurrenekoak baino ia 18.000 gehiago

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Moda casual para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de Moda Outdoor para hombre y mujer

Hasta 80%

Botas y botines de piel para mujer

Hasta 70%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

¡Infinidad de colores y estilos!

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Moda íntima al mejor precio

Hasta 70%

Gran variedad de complementos para el cuidado de tu mascota

Hasta 70%

Aprende de la forma más divertida

Las mejores marcas a los mejores precios

Entretenimiento y diversión para toda la familia

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Bere hiztegiaren bigarren edizioa aurkeztu du asteazken honetan Euskaltzaindiak Bilbon, 2012ko lehen argitaraldia baino dezente zabalagoa eta osatuagoa. 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'-ren bigarren edizioa paperean nahiz interneten plazaratu da. BBK Salan egin den aurkezpenean azpimarratu dutenez, «berritua eta zabaldua» dator, aldian aldiko kontu esanguratsu batzuk barneraturik eta bereturik. Hortaz, «modernoagoa, aberatsagoa eta erabilgarriagoa izango da hiztegi berria», egitasmoaren arduradunek prentsaurrekoan esan duten moduan. Akademiak urte luzetan ondutako ahaleginen emaitza, moldatua eta itxuratua da Euskaltzaindiaren Hiztegia.

«Hartara, aspaldiko gogoa eta ametsa bete dugu, eta gure lexikografia proposamena gizarteratzen dugu berriro, ustez, bide errazak eta eragingarriak sortzen dituela euskara eta euskal kulturarentzat, halakoak plazaratzean», azpimarratu du Andres Urrutia euskaltzainburuak. Urrutiarekin batera, agerpenean izan dira Leire Aragon, BBKko Gizarte Ekintzaren zuzendaria; Andoni Sagarna, Euskaltzaindiaren Hiztegia (EH) egitasmoaren zuzendaria; eta Miriam Urkia, Hiztegi Batuko lantaldeko arduraduna.

BBKren laguntzaz argitaratu den bigarren edizio honek 37.884 sarrera eta 6.944 azpisarrera dauzka, hau da, 44.828 forma eta 61.398 adiera (lehena izanda, 2012ko argitaraldiak 20.000 sarrera zituen). Euskaltzaindiaren Hiztegiaren lehenbiziko edizioa 2012an argitaratu zen, paperean soilik, liburuki bakarrean. Oraingo hau askoz handiagoa da, lehenengoaren bikoitza, eta, gainera, paperezko bi liburukitan ez ezik Interneten ere kontsulta daiteke. Erosi ere Euskaltzaindiaren web gunean eros daiteke hiztegia.

Bi erabilera mota

Euskara-euskara hiztegia da EH, eskaintzen dituena, artikulu bakoitzean, deskribatzen duen sarrera edo azpisarreraren kategoria gramatikalak, adierak, beren definizioekin, joskera-adibideak eta, dagozkionean, euskalki eta erregistro-markak, jakite-arloenak, erabilerarako beste zenbait ohar, eta, bizidunei dagozkienetan, baita taxonak ere. Hitzen artean kidetasunen bat dagoela adierazteko, erreferentzia gurutzatuak ezarri dira. Horren guztiaren helburua erabiltzaileari euskara txukuna erabiltzen laguntzea da.

Garrantzi berezia du hiztegi honen Interneteko bertsioak. Paperezkoaren eduki guztiak dauzka, euskarri digitalean kontsultak egiteko hainbat erraztasun eskaintzen ditu, eta, gainera, Euskaltzaindiaren baliabide lexikografiko guztiak eskuragarri jartzen ditu. Bi erabilera mota izan dira kontuan kontsultak egiteko moduak programatu direnean: arrunta eta aurreratua. Kontsulta arruntean, erabiltzaileak bilaketa-laukian ezarri duen forma duten sarrera eta azpisarrerei dagozkien artikuluak ikusiko ditu. Kontsulta aurreratuak, berriz, unibertso oso bat irekitzen du. Bilaketa-laukian jartzen den forma bila daiteke sarreretan, hitz-hasiera edo -amaieran, adibideetan, definizioetan, taxonetan, erreferentzietan eta antzeko formetan. Horrez gain, bilaketaren erantzunak iragaz daitezke goian aipatu diren marken arabera (kategoria gramatikala, erregistroa, eta abar).

Bilatu den formaz Euskaltzaindiak duen informazio guztia ere eskura daiteke hiztegitik irten gabe: forma arautzeko erabili diren irizpideak Hiztegi Batu Oinarridunean, erabilera historikoa Orotariko Euskal Hiztegian eta erabilera modernoa XX. mendeko corpusean eta Lexikoaren Behatokian. Orotariko Euskal Hiztegiak 152.504 formari buruzko informazioa dauka, XX. mendeko corpusak 4.655.300 testu-hitz eta 106.179 lema, eskuz landuak, eta Lexikoaren Behatokiak 50.298.357 testu-hitz. Beraz, sakondu nahi duen orori aukera zabala eskaintzen dio EH-k.

«Jende askoren lana»

Andres Urrutia euskaltzainburuak hiztegi berri eta berrituaren onurak azpimarratu nahi izan ditu bere berbaldian: «Lehenengoz, Akademiak paperean eta euskarri digitalean eskaintzen du bere hiztegia. Honela, Akademian sartu nintzenetik neukan asmo eta konpromiso bat bete ahal izan dut: Euskaltzaindian ekoizten den material oro gizartearen eskura jartzea, eta, aurrerantzean ere, ildo horretatik jarraituko dugu».

Hiztegiaren II. argitaraldia urte askotako «eta jende askoren» lana dela gogoratu du Urrutiak: «Aurrerantzean ere horrela egingo dugu lan, orain arteko proposamenak eta etorkizunean helduko direnak kontuan hartuta». Hiztegi hau kaleratzea «kunplitutako amets bat» dela gaineratu du euskaltzainburuak, «hiztegi ortografikoa izatetik (Hiztegi Batua) hiztegi betea» izatera pasa baita, eta amaitu du esanez guztiok garela «hiztegi berri honen erantzule». «Europako beste hiztegi batzuen parekoa da, modernoa, aberatsa eta erabilgarria», esan du berriz Andoni Sagarnak, 'Euskaltzaindiaren Hiztegia' egitasmoaren zuzendariak.

Leire Aragonek aitortu du BBKk lehenengoko mementotik babestu zuela hiztegiaren proiektua, «ez baikenuen zalantzarik izan, gure helburuekin bat egiten duelako, hain zuzen, euskara zaindu eta zabaldu». «Urteak daramatzagu gure hizkuntzaren alde lan egiten duten erakunde eta elkarteekin bat eginda, eta bide horretatik jarraituko dugu etorkizunean», esan du banketxeko Gizarte Ekintzaren zuzendariak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate