Diario Vasco

'Arraroa, noski', bertsio eleanitzean

vídeo

Txilen ere animatu ziren zatitxo bat kantatzera.

  • Oso ezaguna egin zen 1992ko Nafarroa Oinezeko kanta. Aurtengoaren atarian, eremu urriko hizkuntzak elkartu dituzte bertsio berrituan

'Ez al da arraroa, euskararik gabe Nafarroa?' galdetzen zuen, reggae erritmoan, Bernardo Atxagak eta Javier Muguruzak 1992 urtean Vianan egin zen Nafarroa Oinezerako sortu zuten abestiak. Ikastolen jaietarako egiten diren abestien artean, alegia, batzuek irauten dute eta beste zenbait zirkuitua kentzearekin batera hasten dira ahazten. Leloan 'Linguae vasconum, linguae navarrorum' errepikatzen zuen abestia oso ezaguna egin zen, eta ez da ahaztu. 'Arraroa, noski' zuen izenburua, eta zenbait pertsonaia ezagun eta ezezagunek euren jatorrizko hizkuntzan, eta euren hizkuntzaren inguruan, egiten zuten euskarari eta Nafarroari buruzko galdera. Alemanez, ingelesez, japonieraz, arabieraz... Youtuben dago bideoklipa ikusgai. Merezi du.

Urriaren 16an Vianan bertan egingo den Nafarroa Oinezen atarian, eguneratu eta gaurkora ekarri dute abesti hura, 'Txikiak handi' egitasmoaren barruan, hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu nahirik. Kitxuarra, kaxubiera, Valentziako katalana edota korsikarra erabili dituzte, eta Euskal Herritik kanpo euskara ikasten ari diren hainbat lagunek ere egin dute bat egitasmoarekin. Emaitza, honekin batera ikus daitekeen bideoan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate