Diario Vasco

Ekonomia gizatiarrago baten aldeko solasaldia

DesutoForum Gipuzkoak eta Alboan Fundazioak antolatu dute solasaldia.
DesutoForum Gipuzkoak eta Alboan Fundazioak antolatu dute solasaldia.
  • Datorren asteartean, urriak 4, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta enpresen artean harreman mota berri bat bultzatzea helburu duen ekimena aurkeztuko da Donostian, DeustoForum Gipuzkoak eta Alboan Fundazioak antolatuta

Datorren asteartean, urriak 4, 19:00etan, 'Ekonomia gizatiarrago baten inguruko solasaldiak' ekimena aurkeztuko da, DeustoForum Gipuzkoak eta Alboan Fundazioak antolatuta. Ekimen honen helburua da Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta enpresen artean harreman mota berri bat bultzatzea, elkarrekin ekonomia gizatiarragoa eta irekiagoa eraikitzeko. Horretarako, «gogoeta guneak ireki nahi dira enpresak bere ingurunea modu positiboan eraldatzeko duen indarraren inguruan. Era berean, dagoeneko errealitate diren enpresa jardunbideak ikustarazi nahi dira».

Jardunaldian solasaldien bideoak ikusteko aukera izango da eta, ondoren, mahai ingurua antolatu da, Felix Arrieta DeustoForum Gipuzkoako zuzendaria moderatzaile dela. Mahai inguruan Maria Luisa Guibert (Algeposa Taldeko zuzendari exekutiboa), Ana Belén Juaristi (Engranajes Juaristiko gerentea), María del Mar Magallón (Alboan Fundazioko zuzendaria) eta Guillermo Dorronsoro (Deusto Business Schooleko dekanoa) hartuko dute parte.

DeustoForum Gipuzkoaren helburua da DeustoForumeko eztabaidak eta gogoetak Gipuzkoako lurraldera ekartzera. Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak sustatu du ekimena, baina lurraldeko Tokiko Plataforma Apostolikoko beste erakunde batzuekin batera lan egin da. Felix Arrieta Frutos politologo eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Forumaren koordinatzaile eta gainbegiratzea. Horrela, «gizarte zibilaren eta unibertsitate bizitzaren arteko elkarrekintzarako gune bat sortu nahi dugu, ideia guztientzat, zorroztasun akademikoaren, analisi kritikoaren eta eztabaida irekiaren printzipioak oinarri hartuta. Izan ere, gizarte likido, askotariko eta ziurtasunik gabeko honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da ideiak bereiztea eta alderatzea, herritartasun kritikoa eraiki nahi badugu», diote Deustuko Unibertsitatetik. «Eta hortxe kokatu nahi du DeustoForum Gipuzkoak. Konpromiso intelektualetik, ekarpena egin nahi dio Gizarte Justiziaren bilaketari».

Alboan Jesusen Lagundiko Loiolako probintziako (Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, garapenerako lankidetzan lan egiten duena. 200 proiektu baino gehiago eramaten ditu aurrera, hamahiru herrialdetan, planetako kontinente pobretuenetan: Hego Amerikan, Afrikan eta Asian.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate