Diario Vasco

Puntako zinentzialariekin berriketan

Dudley Herschbach Kimikako Nobel sariduna bilketan egongo da.
Dudley Herschbach Kimikako Nobel sariduna bilketan egongo da. / MIKEL FRAILE
  • Zientifiko profesionalen eta DBHko ikasleen arteko topaketa izango da ostiralean Donostian

Passion for Knowledge 2016 jaialdiko jardueren artean top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketa izango da ostiral honetan, irailaren 30ean, Eureka! zientzia museoan, Donostian. Asteazkenean Bilbon egin zen antzeko topaketa. Adolfo Morais Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak egingo die harrera bertaratutakoei, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 350 ikasle eta irakasle Elena Cattaneo, Dudley Herschbach eta Pamela Diggle zientzialariekin elkartuko dira. Pedro Miguel Etxenike EHUko katedradun eta DIPCeko presidenteak moderatzaile lanak egingo ditu.

Modu honetan, jaialdiaren antolatzailea den DIPCek jakinarazi duenez, ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atseginean Dudley Herschbach Kimikako Nobel saridunarekin eta Elena Cattaneo eta Pamela Diggle puntako zientzialariekin hitz egiteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko. Gonbidatutako ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei.

Topaketa hauen helburu nagusia euskal ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea da, «betiere, ezagutzarekiko pasioak ikasle gazteak goitik behera busti ditzan».

Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren baitan antolatutako top@DIPC - Zientziarekin solasean! Donostiako topaketak Kutxa Gizarte Ekintzako Eureka! zientzia museoaren laguntza du, baita EDP konpainiaren parte hartze berezia ere; EDPk galderarik onenak sarituko ditu eta Rafael Careaga EDPko erosketa eta zerbitzuen zuzendariak emango die saria irabazleei.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate