Diario Vasco

Bideo-jokoen euskal enpresen nazioartekotzea

Bideo-jokoen enpresa-ehuna hazkundean dago.
Bideo-jokoen enpresa-ehuna hazkundean dago. / FOTOLIA
  • Identifikatutako proiektuetako batzuk garatzen ari dira jadanik Perun Gaia klusterreko 'BasqueGame' elkartearen laguntzarekin

Meatzaritza arloko Peruko enpresek interes handia erakutsi dute Pulsar Concept euskal enpresa, beste batzuekin batera, istripu-arriskua saihesteko garatzen ari den aplikazioan. Proiektuak bertan sortu duen interesaren erakusgarri da enpresak berak Liman duela aste parea antolatu zuen showroomak izandako arrakasta handia. Bere aldetik, Gestionet enpresa euskaldunak ere aurreikuspen onak ditu hezkuntza-arloan egindako negozio-aukeren inguruan, eta Perun modu egonkor batez jarduteko egitura sortu du jadanik.

Hauek bideo-jokoen euskal enpresen internazionalizazioaren adibide batzuk besterik ez dira.

Bideo-jokoen enpresa-ehuna hazkundean dago. 270 pertsonatik gora dituzte sektoreko 30 enpresek, besteak beste bideo-jokoen ekoizpen, sortze eta garatzea, entretenimendurako softwarea; 'Serious Game' delakoa eta aplikazio mugikorrak egiten dituztenak.

Sektorearen nazioartekotzea hazkunderako giltzarri da eta horretaz jakitun, 2014. urteaz geroztik estrategia partekatua garatu dute enpresek, interesdun merkatuak identifikatu eta negozio-aukerak antzemateko. Gaia klusterrak lagunduta, 'CR CoP Games' proiektua abian jarri zuten, eta itxiera fasean dago jadanik, jasotako negozio-aukerei aurre egiteko enpresa-eskaintza doitzen. Ekimen honetan Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan dute enpresek, bertako ETEak nazioartera hedatzeko enpresen arteko lankidetza-ekintzak sustatzen baititu.

Aurtengo ekainean, sektoreko hiru enpresek (Virtualware, Pulsar Concept eta Gestionet) Gaia – Basquegame-k Perura egindako misioan parte hartu zuten, herrialdea «aukera handiko» merkatutzat definitu baitzen ikerketa-fasean. Bidai honen emaitza dira zenbait proiektu aurrera eramateko itxi diren akordioak, ekoizpen zein pilotu Peruko enpresa pribatu zein erakunde publikorekin.

Temas