Diario Vasco

Kimikako eta Fisikako Nobelekin solas egiteko aukera

'Passion for Knowledge'-en mahai-ingura.
'Passion for Knowledge'-en mahai-ingura. / M.FRAILE
  • Puntako zientzialarien eta DBHko 350 irakasle eta ikasleren arteko topaketa egingo da asteazken honetan, irailak 28, Bilbon

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Calzado y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Renueva tus básicos y luce piernas esta temporada

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Nueva colección de botas, botines y australianas

Hasta 80%

Moda para hombre y mujer al mejor precio

Hasta 70%

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

Lleva contigo a tus personajes favoritos

Las mejores marcas a los mejores precios

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Elige el cabecero que más se adapte a la decoración de tu habitación

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Todo el menaje que necesitas al mejor precio!

Hasta 70%

Primeras marcas en menaje para el hogar

Hasta 70%

Bolsos y complementos de piel

Hasta 80%

Renueva tu comedor con muebles de diseño al mejor precio

Hasta 70%

Sea cual sea tu estilo hay una chaqueta de piel para ti

Hasta 70%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

'Passion for Knowledge 2016' jaialdiaren jardueren artean top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketak izango dira asteazkenean, irailaren 28an, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaia Aretoan, Bilbon, 10:00etatik aurrera. Horrela, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 350 ikasle eta irakaslek maila goreneko ikertzaileak -tartean bi Nobel saridun- elkarrizketatzeko aukera izango dute.

Aurreko urteetan bezala, topaketa honekin zientzia eta ikerketarako bokazioak sustatu nahi ditu Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak. Gainera, Telefónica konpainiak saria emango die «hiru galdera berritzaile, burutsu, interesgarri, argi, irudimentsu, txundigarri edo originaleei», DIPCek jakinarazi duenez.

Harrera Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak egingo dute, eta DBHko ikasleak eta irakasleak Dame Jocelyn Bell Burnell, Claude Cohen-Tannoudji eta Martin Karplus zientzialariekin elkartuko dira. Pedro Miguel Etxenike EHUko katedradun eta DIPCeko presidenteak moderatzaile lanak egingo ditu.

Modu honetan, ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atseginean Claude Cohen-Tannoudji Fisikako Nobel saridunarekin, Martin Karplus Kimikako Nobel saridunarekin eta Dame Jocelyn Bell Burnell Oxfordeko Unibertsitateko astrofisikariarekin solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko.

Gonbidatutako ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Topaketa hauen helburu nagusia da, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea; betiere, ezagutzarekiko pasioak ikasle gazteak goitik behera busti ditzan.

Temas