Diario Vasco
Bederatzi pertsonetik batek dauzka desnutrizio arazoak.
Bederatzi pertsonetik batek dauzka desnutrizio arazoak. / O.FARUK/REUTERS

Gosearen aurkako jatetxeak

  • Desnutrizioa erauzteko helburuarekin, Donostiako bost jatetxek 'plater solidarioak' eskainiko dituzte azaroaren 15a arte

Munduko bederatzi pertsonetik batek elikadura egokia edukitzeko arazoak ditu. Desnutrizioa erauzteko helburuarekin, 'Acción contra el hambre' erakundeak proiektu berria atera du Espainia osoko jatetxeei zuzendua. Azaroaren 15a arte 1.141 jatetxek 'plater solidarioak' eskainiko dituzte.

Baina, zer da 'plater solidario' bat? Janari horrengatik ordaitzen den diruaren kopuru jakin bat desnutrizioa aurreikusteko eta haren aurkako tratamenduak aurrera eramateko erabiliko da. Joan Roca sukaldaria da kanpaina horren aitabitxia.

Donostian jadanik bost jatetxek izena eman dute proiektu honetan. Kostalden, Casa Vallésen, Ganbaran, Akelarren eta Bullyn jan ezkero, nahi duenak 'plater solidario' bat probatzeko aukera izango du, eta, modu horretan, era egokian elikatzeko arazoak dituzten haurrei laguntzen ere egongo da.

Gosearen aurkako jatetxea bihurtzeko oraindik denbora dago, izan ere, izena emateko epea ostiral honetara arte, irailak 30, dago irekita.

Temas