Diario Vasco

Parkean ere euskaraz

Haurrak parkean euskaraz ibiltzea da 'Parketarrak'en helburua.
Haurrak parkean euskaraz ibiltzea da 'Parketarrak'en helburua. / ARIZMENDI
  • 'Parketarrak' egitasmoa Donostiako hamaika auzora iritsiko da astelehenetik aurrera, haurrek jolasean euskara erabili dezaten

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeek 'Parketarrak' egitasmoa antolatu dute hiriko hamaika auzotan udazkenean. Lehen saioak Altzan, Aieten eta Amara Berrin izango dira, datorren astelehenean, irailaren 26an. Ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.

Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata, 'Zabu-zibu', 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, 'Txirrintxon', 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Horrela, egitasmoaren lehen txandak datorren astelehenean hasi eta urriaren 28ra bitartean iraungo du eta Donostiako plaza eta parke anitzetan jolasak antolatuko dira. Egitasmoa doan eskainiko da.

Antolatzaileek adierazi dutenez, egitasmoak oso harrera ona izan zuen joan den urtean. 'Zabu-Zibu' programan 1.200 bat haurrek eta 225 gurasok parte hartu zuten, eta 'Txirrintxon' programan, berriz, 974 umek. Horrela, egitasmoaren arrakasta ikusita, aurten ere 11 auzotan egingo da: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Martutene, Loiolako Erriberak, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Igeldo.

Donostiako hamaika auzo horietan euskara batzordeak sortu dira eta plangintza bat aurrera eramaten ari dira euskara sustatzeko auzoan bertan. Plangintza horien helburuetako bat euskara aisialdi eremuetan erabiltzea da, eta horretarako Parketarrak ekimena «oso eraginkorra» dela ikusi dute Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek.

Horrela, urte osoan zehar, hiru txanda edo ekitalditan banatuta, aipatutako hamaika auzoetan egiten ari da ekimena: martxoan, maiatzean eta iraila-urrian. Txanda bakoitzak lau saio izango ditu (astero bat), 3-5 urte bitarteko haurrentzat bata eta 6-9 urtekoentzat bestea.

Parkean euskaraz

Miren Azkarate Donostiako Udaleko 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariaren hitzetan, ekimenaren helburu nagusia familiek eta haurrek parkean euskaraz egitea da.

«Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen baita bestetik. Hizkuntzaren erabilera ludikoa lantzen da, hau da, euskaraz jolas egiten ondo pasako dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua izango da», azaldu du.

Azkarateren iritziz, giltzarria da haurrek ikustea euskara esparru guztietan erabili dezaketela eta ez dutela nahitaez gaztelerara jo beharrik jolasteko, behar dituzten esamoldeak edo esaerak aurkitzeko.

«Haurrek eta gazteek, sarritan, eskolan edota familian bakarrik erabiltzen dute euskara. Kalean, berriz, aisialdian, gauzak aldatu egiten dira eta lagunartean komunikatzeko garaian, euskara askoz ere gutxiago erabiltzen dute eta sarritan nahikoa txikitatik hasten da prozesu hori. Joera hori aldatzeko Parketarrak ekimena lagungarria da oso», adierazi du.