Diario Vasco

Arratoi burua oilasko birrineztatuaren artean

Rosemary Thoman Facebook-era igotako argazkia.
Rosemary Thoman Facebook-era igotako argazkia. / FACEBOOK
  • Emakume batek bere Facebook-ean salatu duenez jatetxe batean jaten zegoela arratoi bat aurkitu zuen janariaren artean

Rosemary Thoman ez du inoiz ahaztuko New York-eko 'Popeyes Louisiana Kitchen' jatetxean gertatu zitzaiona. Oilasko birrineztatuko plater bat eskatu zuen eta janariaz gozatzen ari zela, arraoti buru bat aurkitu zuen oilaskoaren artean, bere Facebook-eko perfilean salatu duenez. «Argi dago hau arratoi bat dela», esan zuen Thomanek.

Jatetxeak Estatu Batuetako Osasun Departamenduaren oniritzia du, halere, esan dutenez, egia da behin baino gehiagotan arratoi biziak aurkitu direla jatetxean eta esan dutenez, «batzutan gauza arraroak agertzen dira janarian, baiana oilaskoaren zatiak izaten dira».

Emakumea bere alaba ospitalera eraman behar izan zuen «botaka eta beherakoa zuelako».

Temas