Secciones
Servicios
Destacamos
europa press
Jueves, 22 de septiembre 2016, 13:16
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak autobusen zerbitzua aldatuko du Eibarren larunbat goizean, Eibar-Real partidagatik antolatu diren jarduerak direla-eta, 11:00etatik Eibarko erdigunea oinezkoentzako bakarrik izango delako.
Horrela, Udalbus udal zerbitzuari dagokionez, Azitainetik Amañarako 11:00etako zerbitzua eginda, erdiguneko autobusen zirkulazioa bukatu egingo da. Horrek esan nahi du Azitainetik 11:40an, 12:20an eta 13:00etan ohi den bezala irteten diren zerbitzuak eta Amañatik 11:20an, 12:00etan eta 12:40an irteten direnak kendu egingo direla. Bestalde, Eibar-Arrate zerbitzua ohi bezala burutuko da.
Bestalde, DB02 Ermua-Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia-Ondarroa lineatan, 11:00etatik aurrera Eibarren ibilbidea aldatu egingo da. Ermua-Donostia linean, Gipuzkoako hiriburura doazen zirkulazioetarako, behin Untzagako geldialdia burututa (taxi geralekuaren aurrean), autobusak Ermurantz joango dira, Amañako biribilgune berritik Donostiara bideko saihesbidera sartuz, Elgoibarren Urazandiko geralekuraino jarraituz eta hor bertan ohiko ibilbidearekin jarraituko dute. Kontrako noranzkoan, ohiko ibilbidea burutuko da.
Mallabia-Ondarroa linean, Ondarroara doazen zirkulazioetan, behin Untzagako geralekua burututa (taxi geralekuaren aurrean), autobusek Ermuraino jarraituko dute, Elgoibarko noranzkoko saihesbidetik sartuz, Amañako biribilgunetik. Ondoren, Estazio kaletik sartuko dira eta Bidebarrietara joango dira, eta ohiko ibilbidea hartuko dute. Mallabira doazen zirkulazioetan ez da aldaketarik sartuko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.