Diario Vasco

Seaskak 300.000 euro behar ditu

Sagarrondoen kanpaina 2017ko ekainera arte luzatuko da.
Sagarrondoen kanpaina 2017ko ekainera arte luzatuko da. / FOTOLIA
  • Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak 2017an Bernart Etxepare lizeo berria ireki nahi du Baionan eta proiektu hori aurrera eramateko behar duen dirua biltzeko 'Euskararen sagartzea' kanpaina jarri du abian

Seaskak proiektu berria du: datorren urtean Bernat Etxepare lizeoa ireki nahi dute elkarteare kideek. Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak 1969an sortu zen eta gaur egun 3.500 ikasle ditu, 34 ikastolatan. 2017ko irailean Bainonan lizeo berria ireki nahi dute Seaskako kideek eta horretarako 300.000 euro behar dituzte.

Seaskako kideek esan dutenaren arabera, ireki nahi den lizeoak 400 ikaslerentzat kapazitatea edukiko du eta haurrak 14 gelatan banatuta egongo dira.

Lizeoaren eraikuntzak hamar miloi euroko aurrekontua du. Akitaniako Kontseiluak 7,3 milioko diru-laguntza emango die eta falta dena «kanpaina ezberdinen bidez lortu beharko dugu».

Horietako kanpaina bat 'Hazten gaitu, hazten dugu' kanpaina da, baina nagusiena 'Euskararen sagartzea' kanpaina da. Zertan datza 'Euskararen sagartzea'? «300.000 euro bildu behar ditugu eta horretarako sagarrondoak salduko ditugu. Milaka sagarrondo, jendeak berarekin eramango ditu edo guri utziko dizkigu 'euskararen sagardian' landatzeko, haiek nahi duten moduan», kontatu dute Seaskatik.

Sagarrondoak interneten bidez eros daitezke prezio ezberdinetan (30 euro, 50 euro eta 100 euro edo gehiago). Bernat Etxepare lizeora txeke bat igortzeko aukera ere badago. Kanpaina 2017ko ekainera arte luzatuko da.