Diario Vasco

Erretinosi Pigmentarioaren Egunean iluntasunak Boulevard-a menderatuko du

Star Wars-ekin gogoraraziko dute erretinosis pigmentarioaren eguna.
Star Wars-ekin gogoraraziko dute erretinosis pigmentarioaren eguna.
  • Gizartea gaitz honen inguruan sentsibilizatzea xede duen jardunaldi honetan Star Wars sagako zenbait pertsonaiek hartuko dute parte igande honetan Donostian

Erretinosi Pigmentarioaren Nazioarteko Eguna dela eta, gaixotasunaren berri eman, eragindako gizon-emakumeek pairatzen duten ikusmen-urritasunaren ondorio diren mugaketa larrien inguruan sentsibilizatu eta sendabideren bat topatzeko lanean ikerketak duen berebiziko garrantzia azaltzeko helburuarekin, Gipuzkoan Erretinosi Pigmentarioak Eragindakoen Elkartea 'Begisarek' igande honetan, irailak 25, ekitaldi bat antolatu du Donostiako Boulevardean. Baina ez ekitaldik arrunt bat, izan ere, Boulevarda Star Warseko eszena batean bihurtuko da.

Erretinosi Pigmentarioa erretinari eragiten dioten endekapenezko oinordetzazko gaitzen multzo bat da; zelula fotojasotzaileen endekapena eragin ez ezik, kasu askotan itsutasuna ere eragin ohi du. Gaixotasun arraro bezala sailkatuta dago, Gipuzkoan 3.500 pertsonatik bat oraingoz sendaezina den eta nerabezaroa baino lehenago diagnostikatzen zaila den gaixotasun honekin jaiotzen da. Gure lurraldeari dagokionez, egun 200 kasu inguru diagnostikaturik daude eta helduen artean itsutasuna eragiten duten jatorri genetikoko eragileen artean lehenengoa da.

Star Wars-eko jantziak

Begirasek igandean antolaturiko ekitaldiak aurtengoan ere gonbidatu berezi batzuen bisita izango du; 'Legión 501 – Spanish Garrison'-eko kideak. 'Star Wars – Guerra de las Galaxias'-eko jantzien inguruan sagaren jarraitzaileek osatu eta zuzentzen duten nazioarteko erakunde honek bere baliabide guztiak irabazi-asmorik gabeko proiektuetara bideratzen ditu eta, kasu honetan, 'Erretinosia – iluntasunaren aurkako borroka' ekimenera. Gainera, sagako pertsonaia berrien jantziez gozatzeko aukera izango dute aurten bertara hurbiltzen direnek.

Era berean, elkargune sozial funtzioa beteko duen barra bat ezarriko da, jendea erakartzeaz eta jardunaldia girotzeaz arduratuko da 'A Gritos Band' txaranga eta artisautza-lan solidarioen erakustoki bat ere izango da 12:30ean eta Star Wars-eko pertsonaia eta A Gritos Band' txarangako kideekin batera, eragindako gizon-emakume, senide eta lagunek 'tuneleko' ikusmena, gaitzaren sintoma bereizgarria, simulatzen duten konoak buruan dituztela argazki solidario bat aterako dute.

Temas