Diario Vasco

Diru-laguntza giza eskubideen alde

SOS Arrazakeriak antolaturiko xenofobiaren kontrako martxaren artxiboko argazkia.
SOS Arrazakeriak antolaturiko xenofobiaren kontrako martxaren artxiboko argazkia. / LUIS MICHELENA
  • Donostiako Udalak 50.300 euro banatuko ditu giza eskubideen arloko 25 proiekturen artean

Bakea, bizikidetza eta giza eskubideak sustatzeko eta memoria historikoa berreskuratzeko lanetan diharduten gizarte eragileen ekimenak eta proiektuak babesteko diru laguntza onartu ditu astearte honetan Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak, eta guztira, 50.300 euro banatuko ditu irabazi asmorik gabeko 25 erakunderen artean.

Diru laguntza jasoko duten elkarteen artean daude, besteak beste, Harresiak Apurtuz (2.436,08 euro), EHGAM (2.003 euro), SOS Arrazakeria (2.129,32 euro), Demagun Hausnarketarako taldea (2.562,40 euro), Euskal Memoria Fundazioa (2.165,41 euro) eta Pablo Ibar heriotza zigorraren aurkako elkartea (2.381,95 euro) daude.

Temas