Diario Vasco

'Mendiak', 1.500 euskal gailur baino gehiago identifikatzen dituen aplikazioa

Anboto mendia euskal gailurren zerrendan dago.
Anboto mendia euskal gailurren zerrendan dago. / FOTOLIA
  • CodeSyntax enpresa gipuzkoarrak garatutako app-a euskaraz da eta mendizale guztiei dago zuzenduta

CodeSyntax firma gipuzkoarrak 'Mendiak' deituriko aplikazio berri bat garatu du. Mobilean deskargatzen den app-a euskaraz da eta 1.500 euskal gailur baino gehiago identifikatzen ditu, beraz Euskal Herrian dauden «milaka» mendizaleei zuzenduta dago. Doako aplikazioa da eta inguruan dauden gailurrak aurkitzeaz gain, egindako ibilbideak gordetzeko aukera ematen du. Gainera, mendiei buruzko datauek ematen ditu, taula estadistiko batean.

CodeSyntax-ek esan duenez, app honen helburua erabiltzaileak Euskal Herriko mendi nagusiak ezagutzea da.

Jadanik aplikazioa Android-eko PlayStore-en eskuragarri dago eta sortzaileek ziurtatu dutenez, nahiz eta momentu honetan 1.500 gailur identifikatuta eduki, datozen astetan mendi gehiago ezagutuko ditu aplikazioak. Gainera, nahiz eta euskaraz garatuta izan den, CodeSyntax-etik esaten dutenez, edonor erabili dezake, izan ere, ez da hizkuntza ezagutu behar aplikazioa nola funtzionatzen duen ulertzeko. Oso tresna «grafiko eta intuitiboa» da.

Temas