Diario Vasco

Euskaltzaindiaren webguneak 801.324 bisita izan zituen 2015ean

Euskaltzaindiaren webguneko orriek 3.111.828 bistaratze izan zituzten.
Euskaltzaindiaren webguneko orriek 3.111.828 bistaratze izan zituzten. / FOTOLIA
  • Gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren

Euskaltzaindiaren webguneak 801.324 bisita izan zituen 2015. urtean, eta webguneko orriek 3.111.828 bistaratze izan zituzten. Gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia eta Hiztegi Batua izan ziren.

Akademiak jakinarazi duenez, urtero-urtero kaleratzen duen Oroitidazkian eskaintzen dira datuok, Euskaltzaindiaren bestelako jardun guztiekin batera. Euskaltzaindiaren 2015eko Oroitidazkia Akademiaren webgunean irakur daiteke.

Memoriak Akademiak 2015ean egin zituen lanen berri ematen du, eta PDF formatuan eskaintzen da, nahi duen orok kontsulta dezan. Bertan, eta besteak beste, Akademiaren diru kontuak, barne jardunak, eskainitako zerbitzuak eta kanpo ekintzak zehazten dira, gizarte osoaren esku jarriz.