Diario Vasco

Ezkontza gutxiago Euskal Herrian

Lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten dira.
Lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten dira. / D.BAKER /FOTOLIA
  • Ezteien kopurua %10,5 jaitsi da EAEn urteko lehen hiruhilekoan

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 839 ezkontza izan dira 2016. urteko lehen hiruhilekoan, hau da, aurreko urteko hiruhileko berean (937) baino %10,5 gutxiago, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera. Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.

Aurreko urteetan bezala, ezkontza zibilen ehuneko handia (%93,8), aurreko urteko aldi berekoaren (%92,1) zertxobait gainetik. Ezkontza zibilak Araban guztien %95,6 izan ziren, Bizkaian %94,4 eta Gipuzkoan %92,9.

Urteko lehen hiruhilekoan izandako 839 ezkontzetan, bizilekua EAEn duten 788 gizon eta 787 emakume ezkondu ziren, eta gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi ziren. 649 senarrentzat (%82,4) lehen ezkontza izan zen, eta hamar alargun eta 129 dibortziatu berriro ezkondu. Aurreneko aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea txikixeagoa izan da (%80,2, 631).

Ezkontzak ezkontideek eztei egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %91,9k zuten 30 urtetik gora, eta emazteen artean %86,5ek. Aurreko hiruhilekoan 30 urtetik aurrerakoak %90,1 eta %83 zirenez, oraingo portzentajeak handixeagoak izan dira.

Halaber, 2016ko lehen hiruhilekoan emakume ezkonberrien %16,1 eta gizon ezkonberrien %13,8 atzerritarrak ziren; 2015ekoekin alderatuz gero, emazte atzerritarren kopurua lehengoan (-0,1 puntu) iraun du, eta gizonenean 3,3 ountu gehitu da. Azkenik, sexu bereko pertsonen artean 21 ezkontza izan dira, urtebete lehenago baino sei gutxiago; emakume arteko 15 eta gizonen arteko sei ezkontza izan dira.

Temas