Diario Vasco

Teknologia berrien gizarte-eraginak, nazioarteko eztabaidagai

Geroz eta gehiago erabiltzen da teknologia.
Geroz eta gehiago erabiltzen da teknologia. / FOTOLIA
  • 'Agoratik Ziberplazara: espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez digitalak' izenburupean, Donostiak nazioarteko jardunaldi batzuk hartuko ditu, Eusko Ikaskuntzak eta UPV/EHUk bultzatuta

Europako zazpi herrialdetatik datozen eta diziplina desberdinetakoak diren adituak bilduko dira Donostiako UPV/EHUko Carlos Santamaría Zentroan, irailaren 26an, 27an eta 28an. Bilkuraren xedea izango da azken ikerketak aurkeztea eta Cyberworld delakoaren baldintza kultural, ekonomiko, psiko-sozial eta filosofikoei buruz eztabaidatzea, izenburu hau duten nazioarteko jardunaldietan: 'Agoratik Ziberplazara: espazio publikoaren dimentsio politikoak, sozialak, kulturalak, digitalak eta ez digitalak'.

Ekimena Kultur Aniztasunaren eta Komunikabide Berrien Nazioarteko Sarearen (CultMedia) baitan sortu zen. Hain zuzen, erakunde hori Europako sare bat da, diziplina anitzekoa eta elkarlanekoa, eta 'Komunikabide Berrien aurrekontuak eta ondorio sozialak ikertzeaz arduratzen da, nazioarteko konparaziozko ikuspegi bati helduta'.

Temas