Diario Vasco

'Aingeru' bat Madrilgo pasarelan

Ana Beatriz Barros brasildarra.
Ana Beatriz Barros brasildarra. / J. KEMPIN
  • Victoria's Secret-ko modelo batek Mercedes-Benz FashionWeek-ean parte hartu du

Ana Beatriz Barros modelo brasildarrak Victoria's Secret-ko aingeruetako bat da eta aurten Madrilgo Mercedes-Benz FashionWeek-ean parte hartu du. Dolores Cortés aurkeztutako bainu kolekzioa erakusten desfilatu du, hain zuzen ere.

«Etortzen naizen lehenengo aldia da baian Dolores Cortésen diseinuak izugarri gustatu zaizkit. 60ko hamarkadan inspiratuta daude, makillajea eta orrazkera moduaren antzera», esan du top-modelak.

Nahiz eta FashionWeek-ean aurten lehen aldiz parte hartu, «Espainiara asko etortzen naiz, hemengo janaria pila bat gustatzen zait».

Temas