Diario Vasco

Turbantea eta beloa duten emotikonoak

Rayouf Alhumedhiren proposamena.
Rayouf Alhumedhiren proposamena. / SARE SOZIALAK
  • Jatorri saudiko gazte berlindar batek bi irudi berri eskatu dizkie interneteko erraldoiei

Jatorri saudiko gazte berlindar batek bi emotikono berri eskatu dizkie interneteko erraldoiei. Hasteko, turbante dun emotikono bat desiratzen du eta beloa duen beste bat ere bai.

Rayouf Alhumedhik 15 urte ditu eta berak egunero eramaten duen belo islamikoa duen emotikonorik ez dagoela konturatu da. Izan ere, bere ikastolako lagunekin hizketan, bakoitzak Whatsappeko irudi bat aukeratuko zuela erabaki zuten. Bere lagunak haien antza duen emotikonoren bat hautatu zuten, baina Rayoufek ez zuen beloa daraman neskarik aurkitu.

Gauzak horrela, gazteak interneteko erraldoiekin harremanetan jartzea erabaki zuen, bere eskakizuna jakin zezaten. Bere proposamena birala egin da.

Temas