Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Donostiako langabetuentzat euskara ikastaroen matrikulazio epea luzatu da

Donostiako langabetuentzat euskara ikastaroen matrikulazio epea luzatu da

Datorren asteazkena arte, irailak 21, izen-emateko aukera egongo da

El Diario Vasco

Miércoles, 14 de septiembre 2016, 12:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2016-2017 ikasturtean eta horietan parte hartzeko izen emate epea luzatu egin da datorren asteazkena arte, irailak 21.

Ikastaroak urriaren 5ean hasi eta abenduaren 2an bukatuko dira eta asistentzia derrigorrezkoa izango da. Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabetu donostiarrek eman ahalko dute izena. Matrikulatzeko epea irailaren 21era arte dago zabalik eta Donostiako edozein euskaltegi homologatuan eman daiteke izena. Nahikoa da langabezi egoeran egotea izen ematea hasi den datarako, irailaren 1erako. Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte, egunero hiru ordu emango direlarik; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:45era.

Ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea, eta, bestetik, gizartean egoera okerren daudenei euskara ikasteko aukera erraztea: «Ez dugu nahi inor geratzea euskara ikasi gabe baliabide ekonomiko urriak dituelako. Hori dela eta, langabezian daudenei erraztasunak eman nahi dizkiegu euskara ikasteko, etorkizunean lanerako aukera gehiago izango dute eta euskara jakinda».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios