Diario Vasco

Estatu Batuetako 'Copito de nieve' jaioberria

'Ashur' kume albinoa.
'Ashur' kume albinoa. / ELLEN ZOO
  • Ellen zoologikoan, Texasen, lehoi afrikar albino bat jaio da uda honetan

Ellen zoologikoan, Lufkinen (Texas), lehoi afrikar berri bat jaio da. Baina ez da kume arrunta, izan ere, albinoa da. Kume honen izena 'Ashur' da.

Zoologikoko direktorea den Goordon Henleyk esan ziurtatu duenez, «zuria zenean esan zidatenean ezin nuen sinistu. Baina horrela da, guztiz zuria da». Kumea 'Adia' lehoiaren bigarren semea da eta familiako lehen animalia albinoa da.

Ellen zoologikoak desagertzeko zorian dauden animaliak erreskatatzeko programa batean parte hartzen du. Eta 'Ashur' lehoi albinoaren jaiotza uda honetan izan duten berririk zoriontsuenetakoa da.

Jadanik badaude animalia albino famatuak, hala nola, 'Copito de nieve' gorila edo 'Snowdrop', Bristoleko zoologikoan bizi zen pinguino albinoa. 'Ashur' zerrenda horretan sartuko den hurrengoa izango dela dirudi.

Temas