Diario Vasco

73 urterekin Tsugaruko itsasartea zeharkatu du

Tsugaruko itsasartea.
Tsugaruko itsasartea. / GOOGLE MAPS
  • Toshio Tominaga nipondarrak 30 kilometro hauek igerian egin dituen pertsonarik zaharrena da

Toshio Tominaga nipondarrak Tsugaru itsasartea igerian zeharkatu duen pertsonarik zaharrena da. 73 urterekin, Honshu eta Hokkaido uharte japoniarrrak bereizten dituen 30 kilometroak igerian egin ditu aste honetan.

Hamar ordu behar izan ditu bere helburua lortzeko. Tominagak Tsugaru zeharkatzea lortu aurretik, Antonio Argüelles mexikarrak zuen errekorra. 56 urterekin lortu zuen eta hamabi ordu eta 38 minutu egon zen igerian.

Tsugaruko itsasartea zazpi itsasoetako (Ocean's Seven) bat da. Munduko igerilari askok bisitatzen dituzte zazpi ibiltartea horiek urtero. Beste seirak Iparraldeko kanala, Cook-eko itsasartea, Molokai kanala, La Mancha-ko kanala, Catalinako Kanala eta Gibraltar-eko itsasartea dira.

Temas