Diario Vasco

Klima aldaketak karramarroen inbasioa sustatu dezake

Karramarro agresiboak beroarekin biderkatu daitezke.
Karramarro agresiboak beroarekin biderkatu daitezke. / M. SAYAO
  • Arazorik nagusiena espezie berriak «oso agresiboak» direla da eta «izurrite» ugari sortu dezaketela

Aldaketa klimatikoa dela eta, geroz eta altuagoa da ibaien uraren tenperatura. Berotasun horrek Estatu Batuetako hegoaldean dauden karramarro inbasoreen zabalkuntza sustatu dezake, George Washington Unibertsitateko Keith Crandallek esan duenez.

«Munduan ibaietako karramarroen 800 espezie daude eta erdia baino gehiago galzorian daude aldaketa klimatikoarengatik eta poluzioarengatik. Bertako espezieak oso sensibletak dira, tenperatura altuetan bizitzeko zailtasunak dituzte. Inbasoreak, ordea, ur berora oso ondo egokitzen dira», ziurtatu du Crandallek.

Arazorik nagusiena espezie hauek «oso agresiboak» direla da. Gainera, «izurrite» ugari sortu dezakete karramarro mota hauek.

Temas