Diario Vasco

Euskal Herrian Espainiako beste lekuetan baino etxeko lan gutxiago bidaltzen dira

Espainian astero sei ordu egoten dira umeak etxekolanak egiten.
Espainian astero sei ordu egoten dira umeak etxekolanak egiten. / LOBO ALTUNA
  • Ikearen azken azterlanaren arabera, gurasoen %80aren ustetan betebehar hauek bestelakoak izan beharko lirateke

Ikearen azken azterlanak etxeko lanen inpaktua aztertzea zuen helburu. 2.400 elkarrizketa egin ondoren, gurasoen %80ak betebehar hauek bestelakoak izan beharko liratekela pentsatzen dutela azaldu du txostenak. Izan ere, hauen ustetan etxeko lanak praktikoagoak izan beharko lirateke. Eskaintzen dituzten alternatiba batzuk liburuak irakurtzea, museoak bisitatzea, internet gehiago erabiltzea edo pelikulak ikustea dira.

Ikasle gehienek gurasoekin ados daude. Euskal Herriko umeak dira etxeko lanak aspergarrien hautematen dituztenak. Izan ere, %88ak pentsatzen du etxean egiten dituzten lanak aspergarriak direla. Kataluniak jarraitzen dio, %80,3arekin.

Baina irakasleek kontrakoa pentsatzen dute. Hauek ziurtatzen dutenez, Euskal Herriko umeak etxeko lan gutxien dituzten haurrak dira (%36,4). Galiziako umeak dira hurrengoak listan, %31,6rekin.

PISA informearen arabera, Espainian astero sei ordu baino gehiago ematen dituzten ikasleek etxeko lanak egiten. Betebehar hauekin denbora gehien pasatzen duten haurrak Errusiakoak dira. Ondoren, Italiakoak, Irlandakoak eta Poloniakoak. Espainia bosgarren postuan dago.

Temas