Diario Vasco

Txakurrek bakarrik entzun dezaketen musika

Txakur bat, bere jabearekin dantzan.
Txakur bat, bere jabearekin dantzan. / B. EDWARDS/AP
  • Valentzian ospatuko da lehen aldiz animalia hauentzat bakarrik zuzendutako kontzertua

Datorren larunbatean, irailak 18, Valentzian dauden txakur guztiek haientzat zuzendutako kontzertu batez gozatzeko aukera izango dute. Espainian lehen aldiz egingo da ekitaldi hau.

Rafelbunyolen izango da eta Jesús Salvador Chapik eduki du ideia. Txakurrentzat sarrera dohainik izango da, baina ez jabeentzat. Hauek bi euro ordaindu beharko dituzte Senyera parkean sartzeko. Bertan izango da ekitaldia, 10.000 metro karratuko estalperik gabeko espazio batean.

Abestiak pertsonek entzun ezin dituzten ultrsaoinuez sortuak egongo dira. Txakurrek bakarrik edukiko dute soinu ezberdinez gozateko aukera.

Animaliek uhala eraman beharko dute.

Temas