Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Haurrak jolasean Seaskako proiektuan barne dagoen eskola batean.
Ia 3.500 haurrekin eman dio Seaskak hasiera ikasturte berriari

Ia 3.500 haurrekin eman dio Seaskak hasiera ikasturte berriari

Nahiz eta «azken urte hauetan lehen hezkuntzan geroz eta haur gutxiago eskolatzen diren Ipar Euskal Herrian, aurten Seaskako ikasle kopurua handitu egin da»

El Diario Vasco

Martes, 6 de septiembre 2016, 19:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Seaskak ikasturteari hasiera eman dio astearte honetan Alozeko ikastolan eta arduradunek esan dutenez, euren helburu nagusia «lurralde guztian zehar dauden ikastolak indartzea» da.

Ipar Euskal Herrian haur kopurua behera badoa ere Seaskan kopuruak handituz doazela nabarmendu dute. Nahiz eta «azken urte hauetan lehen hezkuntzan geroz eta haur gutxiago eskolatzen diren Ipar Euskal Herrian, aurten Seaskako ikasle kopurua handitu egin da», ziurtatu du Seaskako presidentea den Paxkal Indok.

Indok esan duenez, iaz 3.388 ikaslek hasi zuten ikasturtea Seaskan eta aurten 3.492 umek egin dute sartzea. Gainera, «datorren egunetan 3.500 ikasle izatera helduko gara. Izan ere, 2 urteko hirurogei ikasle inguruk egingo dute sartzea, bakoitzak bere erritmoan». Lehen hezkuntzan 2.500 ikasle izango dira eta 1.000 ikasletik gora bigarren hezkuntzan.

«Ikasle kopuruaren hazkundea ikusirik eta hurrengo urtean laugarren kolegioa eta lizeo profesionala irekiko ditugula kontuan hartuta, zinez kezkatzen gaitu Hezkuntza Ministeritzaren jarrerak», adierazi du Indok. «Gu ez gaude itxurakeriak egiteko, haurren hezkuntza dugu xede, gurea eta Ipar Euskal Herri osokoena».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios