Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Larruazala freskatzen duen ehuna sortu dute Stanforden.
Larruazala freskatzen duen ehun berria

Larruazala freskatzen duen ehun berria

Stanford Unibertsitateko ingeniariek plastikoa material nagusia duen zuntza sortu dute; oso merkea da eta janzterakoan gorputza hozpildu egiten du

El Diario Vasco

Lunes, 5 de septiembre 2016, 11:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Stanford Unibertsitateko ingeniariek plastikoan oinarritutako ehun berri bat diseinatu dute. Esan dutenaren arabera, zuntz merke bat da eta janzterakoan gorputza freskatu egiten du. Dirudienez, «gaur egun erabiltzen diren ehun naturalak eta sintetikoak baino hobe funtzionatzen du».

Ikerketak dioenaren arabera, ehun honen erabilerak aire girotua ordezkatu dezake. Izan ere, klima epeletan jendea fresko mantentzeko teknikarik hoberena izango litzake. «Pertsona bakoitza freskatu badaiteke, hobe hori egitea eraikin guztia freskatzea baino», diote Stanford Unibertsitatetik.

Ehun hau sortzeko nanoteknologia erabili behar izan dute. Kimikara ere jo behar izan dute polietileno deituriko materiala sortzeko.

Nahiz eta zuntza sortua eduki jadanik, adituek kolore eta testura gehiago eman nahi dizkiote ehun berri honi. Izan ere, jantzi arrunt baten itxura edukitzea lortu nahi dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios