Diario Vasco

Irakurtzeak bizitza luzatzen al du?

Irakurtzen duten pertsonak gehiago bizi dira.
Irakurtzen duten pertsonak gehiago bizi dira. / MICHAEL ZHANG
  • Yale Unibertsitateko zientifiko talde baten arabera, «egunero irakurtzen ordu erdi ematen duten pertsonek, irakurtzen ez dutenek baino biziraupen instintu handiagoa dute»

Estatu Batuetako Yale Unibertsitateko zientifiko talde batek dioenez, «egunero irakurtzen ordu erdi ematen duten pertsonen biziraupen instintua handiagoa da». Ikerlan honetan 3.635 pertsonek hartu zuten parte, guztiak 50 urte baino zaharragoak.

Hiru talde txikitan banatu ziren pertsona guztiak. Lehenengoan, normalean liburuak irakurtzen ez dituzten pertsonak bildu ziren. Bigarrenean, astero hiru ordu eta erdi baino gutxiago irakurtzen dutenak zeuden eta azkeneko taldean hori baino gehiago irakurtzen dutenak elkartu ziren.

Esperimentua eta gero atera zuten ondorioak ondorengoa zioen: Astero hiru ordu eta erdi baino gutxiago irakurtzen dutenenen hiltzeko probabilitatea irakurtzen ez dutenen baino %17 txikiagoa da. Eta ez hori bakarrik. Irakurtzen lau ordu edo denbora gehiago pasatzen dutenen itzaltzeko aukerak %23 gutxiago dira. Gauzak horrela, Yaleko Unibertsitateak «eskuarki irakurtzen duen norbaitek ezer irakurtzen duen beste batek baino bi urte gehiago bizi dela» ziurtatu du.

Antzeko zerbait gertatzen da liburuen ordez egunkariak eta aldizkariak irakurtzen dituztenekin.

Temas