Diario Vasco

Eskolara joateko eskubidea, galzorian

Gerran dauden herrialdetako bi haur, haien eskolan
Gerran dauden herrialdetako bi haur, haien eskolan / UNICEF
  • Unicefen azken txostenak dioenaren arabera, eskolatu gabeko haurren indize handieneko hamar herrialdeetan, umeen %40k ez du oinarrizko hezkuntzara heltzeko modurik

Unicefen azken txostenak jakinarazten duenaren arabera, eskolatu gabeko haurren indize handieneko hamar herrialdeetan, umeen %40k -18 milioik, hain zuzen ere- ez du oinarrizko hezkuntzara heltzeko modurik.

Eskolara joateko aukerarik ez duten umeen portzentajerik handiena Liberian aurkitzen da. Izan ere, bertako txikienen bi erenek dituzte arazoak ikastetxera joateko. Hego Sudanek bigarren postua okupatzen du. Bertan, lehen mailako haurren %59ak galdu du ikasteko eskubidea. Baina ez hori bakarrik. Hiru eskolatik batek itxi ditu ateak momentuan bizitzen ari diren egoera korapiltsuarengatik, alegia.

Haurrak eskolara joateko arazoak ere edukitzen dituzte Afganistanen (%46), Sudanen (%45), Nigeren (%38) eta Nigerian (%34). «Krisi luzeek eta gizaldeko larrialdiek haurrak ikasketak uztea behartzen» dutela ohartarazten du Unicefek.

Unicefen txostenak azpimarratzen duenez, «sekulako noranoikoa izan dezake hezkuntzako krisi batek gatazka eta gerra momentuak biziten ari den herrialde batean». Honekin lotuta, Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak «ikastetxera joateko aukerarik ez dutenek beraien herrialdearen ekonomia sustatzeko arazoak edukitzearen beldur» dira .

Temas