Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ontzien azken desfilea.
Munduko belaontzi ederrenen artean

Munduko belaontzi ederrenen artean

EHUko 'Saltillo' ontziak Brest-eko jaialdian parte hartu du beste 1.500 belaontzi klasikorekin batera

El Diario Vasco

Miércoles, 27 de julio 2016, 14:29

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) 'Saltillo' ontziak Brest-eko (Frantzia) jaialdian parte hartu du beste 1.500 belaontzi klasikorekin batera. EHUko eskola ontzia Santurtzitik abiatu zen uztailaren 10ean Bretainiako Brest eta Douarnenez-eko Itsasoko Jaialdira bidean.

'Saltillo' Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoko 14 ikaslek eta Mikel Lejarza kapitainak osatzen dute eta, beste behin ere, Euskadi ordezkatu dute Tonnerres de Brest jaialdian, EHUk jakinarazi duenez.

Lau egunez, 'Saltillo' beste 1.500 belaontzi klasiko eta tradizionalekin batera nabigatzen aritu da Brest-eko badian, lau urtean behin egiten den belaontzi famatuenen elkarretaratzea ospatzeko. Ondoren, ikasleek badia honen eta Douarnenez-ekoaren arteko estropadan parte hartu dute, azkenik Belle Ille-ra abiatzeko.

Bela klasikoko Europa mailako topaketa garrantzitsuenetako bat da, eta itsasontzi mitikoek parte hartzen dute, hala nola, 'La Recoubrance', Portugalgo Itsas Armadako 'Creoula' edo 'Sagre' eskola ontziak, Mexikoko Itsas Armadako 'El Cuauhtémoc' edo 'Hermión' ontziek.

Pasaiako Zamakona ontzioletan mantenu lanak egiten lau aste igaro ostean, 'Saltillo' belaontziaren udako lehen praktika bidaia izan da. Ostiralean Santurtzira heltzea aurreikusten da, 21 eguneko bidaian ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jarri eta "mundu mailako nabigazioaren historia bizia ezagutu ostean".

Abuztuaren erdialdean, 'Saltillo' itsasontziak ohiko kostako ibilbidea egingo du Euskadin. Bertan, hainbat porturatze egingo dituzte hiritarrek ontzia ezagutu dezaten.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios