Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Denis Itxasok harrera egin die gaur goizean
Wiesbadeneko gazteekin trukea, sarean jokatzen ikasteko

Wiesbadeneko gazteekin trukea, sarean jokatzen ikasteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Instant1ean' Erasmus+ programa sustatu du gazteen artean herritartasun digitala garatzeko. Gazte alemaniarrak iritsi dira dagoeneko Gipuzkoara

dv

Jueves, 23 de junio 2016, 13:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Instant1ean' Erasmus+ programari esker, Gipuzkoako eta Wiesbadeneko (Alemania) nerabeek trukea egin dute, teknologia berrien aurrean ikuspegi kritikoa garatu eta sustatzeko. Gazte alemaniarrak iritsi dira dagoeneko Gipuzkoara eta Denis Itxaso Kultura diputatuak harrera egin die. Zarauzko Aterpetxean ekainaren 28ra bitartean egongo dira eta gipuzkoarrak berriz Alemaniara, uztailaren 18tik 24ra joango dira.

Trukean 14 eta 17 urte bitarteko 30 gaztek parte hartu dute: erdia Wiesbadenekoak eta beste hamabost Gipuzkoakoak. Hauek lurraldeko 3 gaztelekutako erabiltzaileen artean aukeratu dira, 'Instant1ean' proiektuan parte hartu ondoren.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako proiektu hau gazteen artean herritartasun digitala garatzeko asmoz sortu da, Interneten beren identitatea modu egokian sortu eta erabiltzen laguntzeko. Honen bitartez lortu nahi da nerabeek era horretako bitartekoak erabiltzeko portaera eta jarrera egokiak barneratzea, Sarean jokatzen ikastea eta eremu horretan beren eskubideak eta betebeharrak zein diren ulertzea.

Hautatuak izan diren gazteei bi egonaldietan eta bi prestakuntza-bileretan parte-hartzeko konpromisoa eskatu zaie, baita egonaldietan antolatutako ekintzak burutzeko eta proposatutako gaia lantzeko interesa izatea.

Ekimen honen bidez, Gipuzkoako gaztelekuak europar programetara gerturatuko dira, eta bide batez, bertako gazteei beste kultura batzuk ezagutzeko eta errespetatzen ikasteko aukera emango zaie. Halaber, esperientzia honekin, teknologia berrien aurrean ikuspegi kritikoa garatzeaz gain, programan parte hartzen duten nerabeek beste herrialdetako gazteekin komunikatzeko gaitasuna landu ahal izango dute.

Proiektua Europako Batzordeak ordainduko du, eta sor daitezkeen bestelako gastuak Aldundiak hartuko ditu bere gain.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios