Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Lehendakari berria hautatuko du gaur UEMAk

Zuzendaritza batzorde berria ere aukeratuko dute Azpeitian egingo duten batzar orokorrean

dv

Sábado, 3 de octubre 2015, 09:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) legegintzaldi honetako lehen batzar orokorra egingo du larunbat honetan Azpeitian, eta lehendakari eta zuzendaritza batzorde berriak aukeratuko ditu.

Datorren urtean 25 urte beteko dituen erakunde publikoa da UEMA, eta 73 udalerri euskaldun biltzen ditu gaur egun, 200.000 lagunetik gorako lurraldea osatuz.

Horrela, legegintzaldi berriari hasiera emateko, ohi bezala, zuzendaritza batzorde berria eta pasa den legealdian lehendakari izan den Maren Belastegi ordezkatuko duen pertsona hautatuko dira larunbateko batzar nagusian, eta horiek izango dira UEMAren hurrengo lau urteotako jarduna gidatuko dutenak.

Batzar nagusia da UEMAren egituran organu gorena. Zuzendaritza Batzordea hautatzen du, eta erakundeak Aulestin, Azpeitian eta Oiartzunen dituen bulegoetan lan egiten duen lantalde teknikoa aritzen da gero zuzendaritzak erabakitako ildoak garatzen eta herriz herri eguneroko lana eta zerbitzuak bideratzen.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios