Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gurutze Gorriko sorosle eta urpekariak, erreskate batean.
Iaz baino askoz ere erreskate gehiago egin ditu Gurutze Gorriak ekainean

Iaz baino askoz ere erreskate gehiago egin ditu Gurutze Gorriak ekainean

Guztira 69 erreskate egin dira, iaz baino 55 gehiago, ia erdiak Zumaiako Itzurun hondartzan

dv

Viernes, 3 de julio 2015, 16:34

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hondartza denboraldia ekainaren 1ean hasi zen Donostian, 6an Orion eta 15ean gainerakoetan. Hortaz, gainerako zerbitzuak bezala, Gurutze Gorriko sorosleak ere denborandi betean daude, eta erakunde horrek zaintzen dituen hondartzetan ez dira lan faltan ibili, eguraldiaren aldetik hilabete gorabeheratsua izan bada ere.

Guztira 1.289 osasun laguntza egin dira, joan den urtean baino 84 gehiago. Artatu diren osasun laguntza gehienak zauri eta mozketen ondorioz izan dira (585), ondoren traumatismo itxiak (179) eta xabiroi ziztadak (157) etorri direlarik. 69 erreskate egin dira eta 40 pertsona eraman dira osasun zentroetara. Nabarmentzeko datua erreskaten kopuru altua, joan den urteko ekainean baino 55 erreskate gehiago egin baitira. Erreskate gehienak Zumaiako Itzurunen (38) eta Zarauzko (16) hondartzan egin dira. Datuen arabera, argi dago marmokak ez direla oraindik heldu Gipuzkoako kostaldera, 3 ziztada baino ez baitituzte atenditu Gurutze Gorriko sorosleek, horietako bi Hondarribian.

Herrika, Donostiakoak dira aktibitate handiena izan duten hondartzak. Guztira 709 asisentzia egin dira hiriburuko hareatzetan, gehienak (276) Zurriolan..

Beste zerbitzu batzuei dagokienez, 16 personek makulu anfibioak erabili dituzte. Bestalde mugikortasun murriztua eta ezintasunen bat duten pertsonentzako 53 lagundutako bainu eskaini dira. Zerbitzu honek, aulki anfibio baten bidez, zailtasuna daukatenei hondartzara jaisten laguntzeko eta itsasoan bainatzeko aukera eskaintzen die.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios