Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Azken urteetan erakutsitako "lidergo gaitasunagatik" eman diote saria Gaizka Garitanori.
Euskaraz bizitzeak saria du

Euskaraz bizitzeak saria du

Gaizka Garitano entrenatzaileak, Nekatur-ek eta Euskal Herria Esneak jaso dituzte Bai Euskarari ziurtagiriaren elkartearen sariak

PPLL

Viernes, 26 de junio 2015, 19:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldia egin da ostiral honetan, Donostiako San Telmo Museoan. Urtero bezala, hiru sari eman dira. Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileak jaso du eta Euskal Herria Esnea eta Nekatur izan dira aurtengo ziurtagiridun sarituak. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko arduradunek gogorarazi duenez, 15 urte egin dira aurten Bai Euskarari Ziurtagiriak sortu zirela. "Urte hauetan Bai Euskararik egindako lana eta eragindakoa aitortzeko eta aintzat hartzeko garaia da", adierazi dute. Horrela, Bai Euskarari Laguna saria Gaizka Garitano futbol entrenatzaileari eman zaio, "azken urteotan, kemenez eta konbikzioz, erakutsitako lidergo gaitasunagatik eta hain mediatikoa den futbolaren munduan euskaraz era koherentean jokatzeagatik". "Agerraldi publikoetan euskara lehenesteko garaian sortzen diren zailtasunei aurre egiten jakin du eta eredu bat eskaini dio hiztun komunitateari", nabarmendu dute.

Halaber, Euskal Herria Esnea enpresa ere sarituko du Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak, tradizioa eta sustraiak garai berrietara egokitzen jakin duelako eta euskara ikur ez ezik lan-tresna ere baduelako. Euskal Herria Esneak bere ezagutzatik negozioa bideratzen jakin du, eta erreferentziazko marka bilakatzeko bidean da, lehia handia dagoen sektore batean. Nekatur Euskadiko Nekazaritza Turismo eta Landa Etxeen elkarteak ere saria jasoko du, turismoaren arloan euskararen alde egin duen apustuagatik. Kalitate turistikoaren bermea ez ezik, euskararen bermea ere badu Nekaturrek eta, horregatik, azken urteotan egindako lana aitortu nahi dio Ziurtagiriaren Elkarteak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios