Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Maren Belastegi UEMAko lehendakaria, Mikel Ansotegi Aulestiko alkatea eta UEMAko zuzendaritza batzordeko kidea eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea.
Babesa eskatu dio UEMAk Eusko Jaurlaritzari

Babesa eskatu dio UEMAk Eusko Jaurlaritzari

Euskara sustatzeagatik Urkijok udalen aurka jarritako helegiteak izan dituzte hizpide Hizkuntza Politikarako sailburuordearekin egindako bileran

DV

Viernes, 6 de marzo 2015, 11:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo Gasteizen egindako bileran, UEMA udalerri euskaldunen mankomunitako udalek egindako eskaera ofizialak entregatu zizkioten mankomunitateko ordezkariak Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikari.

Aktak euskaraz bidaltzeagatik helegiteak jaso dituzten udalei babes osoa eskain diezaiela eskatu diote Jaurlaritzari, Beizamako kasuan abiatutatutako bidetik. Izan ere, Beizamako udalaren auzian pertsonatu da Jaurlaritza, eta udal guztien auziak modu orokorrean hartuta estrategia juridikoa koordinatzea eskatu du UEMAk. Eskatu du halaber udalak euskara sustatzeko hartzen ari diren erabakiak babestea eta udalei euskaraz aritzeko baliabideak eta babes juridikoa eskaintzea, Jaurlaritzak abiatu duen udal lege proiektua baliatuz. Udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoa eta sozioekonomikoaren azterketak utzitako datu kezkagarrien berri eman dio UEMAK Jaurlaritzari, eta euskararen arnasguneei dagokien garrantzia eman eta arnasgune horiek indartu nahiz zabaltzea lortzeko politikak abian jartzeko lan mahaia osatzeko proposamena egin dio UEMAk Jaurlaritzari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios