Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Maximino Gómez, José Iribas eta Andres Urrutia
Euskaltzaindiaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmena

Euskaltzaindiaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko hitzarmena

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak aurten 80.000 euro erabiliko ditu Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoan egingo dituen lanetarako, eta Nafarroan Onomastikako eta Toponimiako lanak egiteko

dv

Martes, 3 de marzo 2015, 19:59

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saileko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak 2015. urteari dagokion lankidetza hitzarmena sinatu dute Iruñean. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu du eta, Euskarabidearenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.

José Iribas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria eta Julen Calvo Euskararen Prestakuntza eta Sustapenerako zuzendaria ere ekitaldian izan dira, Akademiak jakinarazi duenez.

Lankidetza hitzarmenak aurtengo lan arloak zehazten ditu. Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Gobernuak aurten 80.000 euro erabiliko ditu Euskaltzaindiak Euskal Corpus Onomastikoan egingo dituen lanetarako, eta Nafarroan Onomastikako eta Toponimiako lanak egiteko.

Bestalde, hitzarmenak adierazten duen bezala, Nafarroako Gobernuak Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan Nafarroako berezko aldaerak sartzen eta hizkuntza kalitatearen zerbitzuaren funtzionamenduan lagunduko du eta Euskaltzaindiak behar dituen itzulpenak egingo ditu. Lan horiek Euskarabideko langileek egingo dituzte.

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen arabera, Euskaltzaindia da erakunde aholku emaile ofiziala Nafarroan, euskararen hizkuntza arauak ezartze aldera. Foru Lege berean arautzen da Euskaltzaindiak toponimia gaietan izan behar duen jarduera, toponimia gaien gaineko txostenak emateko erakunde den aldetik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios